Mónica Bruckmann

Brasilen bizi den soziopolitologo perutarra

Mónica Bruckmann, jaiotzaz Mónica Esmeralda Bruckmann Maynetto (Peru, XX. mendea) Brasilen bizi den soziopolitologo akademiko peruarra da. Latinoamerikako Informazio Agentziako presidentea eta Brasilgo Garapenerako Politiken Celso Furtado Nazioarteko Zentroko zuzendaritzako kidea.

Mónica Bruckmann
Bizitza
Herrialdea Peru
BizilekuaBrasil
Hezkuntza
HeziketaFluminense Federal University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala
Hego Amerikako Nazioen Batasuna
United Nations University (en) Itzuli

Biografia

aldatu

Soziologian graduatua eta Zientzia Politikoetan doktorea Fluminense Unibertsitate Federalean. Rio de Janeiroko Unibertsitate Federaleko Zientzia Politikoko Departamentuko irakaslea da.[1]

Lan ibilbidea

aldatu

Hego Amerikako Nazioen Batasuneko idazkari nagusiaren aholkulari gisa lan egin zuen.[2] Halaber, Peruko Gizarte Ikerketarako Institutuko zuzendari lanetan aritu zen.[1] Mundu Ikerketa Sozialen Institutuko zuzendaria.

Ekonomia Globalari eta Garapen Jasangarriari buruzko Unesco Katedra eta Sarekoa/Nazio Batuen Unibertsitatekoa eta Munduko Ekonomiaren Azterlan Sarekoa da.[3][4][5] Zentro Trikontinentaleko (Belgika) ikertzaile elkartua ere bada. Eskualdeen integrazioa eta baliabide naturalak aztertuz, 2016 eta 2022 bitartean, Geopolitika, eskualde-integrazioa eta mundu-sistema lan-taldea zuzendu zuen Integrazio-, lankidetza- eta aldeaniztasun-politiken gaian.[6][7]

Latinoamerikako Informazio Agentziako presidentea da.[8] Brasilgo Garapenerako Politiken Celso Furtado Nazioarteko Zentroko zuzendaritzako kidea eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Administrazio Zientzietako Doktoretzako aholkularien klaustroko kide iraunkorra.[9] Indiako Social Change aldizkariaren argitalpen-batzordeko kidea da, baita Passagens aldizkarikoa ere.[10] Le Monde Diplomatique egunkari frantsesaren laguntzailea da.[9] Erreferentzia da Latinoamerikako baliabide naturalen azterketan eta defentsan.[11][12][13] Munduko ekonomian aditua.[2] Haren mezuek Latinoamerikako nazio eta herrien batasuna sustatzen dute.[14][8]

Lanak eta argitalpenak

aldatu
  • Mi sangre en mis ideas: Dialéctica y prensa revolucionaria en José Carlos Mariátegui/ Nire odola ideietan: Dialektika eta prentsa iraultzailea José Carlos Mariáteguirengan (2009).[15]
  • Recursos naturales y la geopolítica de la integración sudamericana/ Baliabide naturalak eta Hego Amerikako integrazioaren geopolitika (2011).[16]
  • Inventamos o erramos: la nueva coyuntura latinoamericana y el pensamiento crítico/ Asmatu edo huts egin: Latinoamerikako egoera berria eta pentsamendu kritikoa (2011),[17]
  • "El Pacto Verde Europeo y las Perspectivas de América Latina/ Europako Itun Berdea eta Latinoamerikako Perspektibak" (2021).[18]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «El movimiento indígena latinoamericano | Biodiversidad en América Latina» www.biodiversidadla.org.
  2. a b «Entrevista a Mónica Bruckmann:“Con el plan de Bolsonaro, Brasil se reprimariza” – OtrasVocesenEducacion.org» otrasvoceseneducacion.org.
  3. «Entrevista a Mónica Bruckmann: “La lógica capitalista convierte los recursos naturales en mercancía”» NODAL 2017-09-22.
  4. REDEM | Red Educativa Mundial / World Educational Network. .
  5. Mónica Bruckmann: el nuevo sistema mundial y los desafíos de América Latina. Consultado en 2021-02-13.. .
  6. «Mónica Bruckmann: No estamos sabiendo aprovechar de China» La Razón | Noticias de Bolivia y el Mundo.
  7. «Grupos de Trabajo seleccionados para el período 2019 - 2022» CLACSO.
  8. a b Entrevista a Mónica Bruckmann: Asia en la economía mundial. Consultado en 2021-02-14.. .
  9. a b «Monica Esmeralda Bruckmann Maynetto» Escavador.
  10. «Monica Esmeralda Bruckmann Maynetto» Escavador.
  11. admin. (2013-04-09). “Para defender sus recursos naturales, américa latina debe elaborar un pensamiento estratégico conjunto”: Mónica Bruckmann. .
  12. Latina, América. «En protesta | América Latina | Movimientos sociales» El Viejo Topo.
  13. La geopolítica del agua y los desafíos de la integración sudamericana. Consultado en 2021-02-14.. .
  14. La unidad latinoamericana como proyecto histórico. Consultado en 2021-02-14.. .
  15. Mi sangre en mis ideas: Dialéctica y prensa revolucionaria en José Carlos Mariátegui. .
  16. Recursos naturales y la geopolítica de la integración sudamericana. .
  17. Inventamos o erramos: la nueva coyuntura latinoamericana y el pensamiento crítico. .
  18. "El Pacto Verde Europeo y las Perspectivas de América Latina". .

Kanpo estekak

aldatu