Mágico González

futbolari salvadortarra

Jorge Alberto González Barillas, askoz ere ezagunagoa Mágico González ezizenaz (1958ko martxoaren 13a, San Salvador, El Salvador) salvadortar futbolari ohi bat da. Gaurdaino, El Salvadorko inoizko futbolari onena ere bada. Bere jaioterrian El Mago ezizenaz ezaguna da.

Mágico González
Bizitza
JaiotzaSan Salvador1958ko martxoaren 13a (66 urte)
Herrialdea El Salvador
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
San Salvador F.C. /
ANTEL1975 / 1976
El Salvador national football team1976 / 19986221
Independiente FC1976 / 1977
C.D. FAS1977 / 1982
Cádiz Club de Futbol1982 / 19847430
Real Valladolid1985 / 198592
Cádiz Club de Futbol1986 / 199112028
C.D. FAS1991 / 1999
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua68 kilogramo
Altuera174 zentimetro

IMDB: nm1506707 FIFA: 50137 Edit the value on Wikidata

Sekulako dohaiak eta trebezia zituen aurrelaria izan zen, 1980ko hamarkadako Espainiako futbol ligako lehen mailako aurrelari onenetakoa izan zen, beste inork gutxik egin zitzazkeen jokaldi eta gol harrigarri eta sinistezinak itxuraz erraztasun handiz burutuz, bereziki Cádiz F.C. taldean nabarmendu zen, baina aldi berean, izaera bohemio, gautxoria, patxadatxua eta disziplinarik gabea zuenez talde handiago batean arrakasta izan eta titulu garrantzitsuak irabaztea galarazi zion, izan ere, Barça, Paris Saint-Germain eta Fiorentina taldeen interesa piztu zuen, baina bera Cádiz hirian gustura bizi zelako nahiz bere izaera berezia zela eta, ez zen inoiz talde horien fitxatekarik gauzatu. Real Valladolid taldean ere oso denboraldi labur batez egon zen, 15 partidu jokatu eta 2 gol sartuz, baina ez zen hiri hartara egokitu eta Ameriketan talde batzuetan ibili ondoren segituan Cádizera jokatzera itzuli zen.

Bitxikeriak aldatu

Zaletuen taldeko jokalari estimatu eta gogokoena edo gokoenetako bat izateaz gain, berak ere bere burua hiri eta talde hartan beste inon baino egoki eta gusturago sentitzen zuen. Bere izaera eta ateraldiek Cadizen anekdota ugari eragin zituzten[1]:

  • Partidu batean zehar bere autoan lo seko zegoela, hura esnatuaraztea joan eta zelaian sartu bezain laister bere taldearen garaipenaren gola sartu zuen.
  • Cádizko Manuel Irigoyen presidentea eta Paquito entrenatzailearekin bilera bat izan eta haiei ongi portatuko zelako hitzema eman eta ordu batera desagertu eta aste batez haren berririk eduki gabe egon ziren.
  • David Vidal galiziar entranatzaileak Cádiz taldea entrenatzen zuenean gauero hiriko diskoteka batera Magicoren bila joaten zen, behinola disk-jockeyaren kabinan gau osoz lo gelditu zen.
  • "Galiziarra, atera ezak Mágico!, esaten zidaten, baina bera futbolarien eserlekuan ere ez zegoen, aste osoan entrenamenduetara agertu ere egiten ez zenez, eta larunbatetan partiduak jokatzeko bakarrik agertzen ez zenez, partiduen deialdietarako deitu ere ez nuen egiten, a zer tipoa", David Vidal[2]
  • 1984an Barça eta Maradonarekin batera Kaliforniara erakustalti bira bat egitera joan, eta taldekide guztiak hotel batean lo zeudela sutearen alarma piztu eta guztiak kalera irtetean Mágico falta zela ohartu ziren. Zeozer gertatu zitzaiolako kezkaz, taldekideak berriz ere hotelera haren bila itzuli eta bere bere logelan kaliforniar neska batekin topatu omen zuten, sutearengatik galdetuko ziotelakoan, behin eta berriz honakoa erantzunez: "Ni ez naiz izan". Indisziplina gertaera hau Barçak berau ez fitxatu izanaren arrazoizat jo ohi da.
  • Cádizko bizimodura beste kanpotar futbolari gutxik bezala egokitu zen, Camarón de la Isla flamenko abeslariaren adiskidemin egin eta elkarrekin denbora luzez egoteko adina.
  • Izaera eskuzabal eta lagunkoia zuen. Cádizko tabernetako ohikoa zen, behinola taberna batean ‘El Bohiga' izeneko ijitoak txantxetan Mágicori une hartan jantziak zeramatzan zapatak politak zirela aipatu zion, orduan Real ValladolidMágicok oparitu eta etxera joan zen.
  • Real Valladolid taldeak jada bazuen bere Mágicoren izaeraren berri baina kirol egoera larrian zegoela eta berau fitxatzera arriskatu zen, bere zerbitzura psikologo eta akupuntulari bat ipini zizkioten, bere gautxori irteeretan nondik norakoak ziantzeko zaintzaile bat ere bai, baina alferrik. Mágicok gaztelar hiriko eguraldi hotzarekin deseroso eta bere burua lotuegia sentitu bezain laister taldea utzi zuen.
  • "Badakit arduragabea eta profesional kaskarra naizela, eta nire bizitzako aukera galtzen egotea baliteke. Badakit, baina buruan badut ergelkeria bat: ez zait futbola lanbide moduan hartzea gustatzen. Hori egingo banuke, ez nintzateke ni izango. Dibertitzeko bakarrik jokatzen dut". Mágico gonzález.

Ereferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mágico González