Mª Nieves Elizalde Matxikote

Mª Nieves Elizalde Matxikote, OCD (Bera, Nafarroa Garaia, 1890 - Lesaka, Nafarroa Garaia, 1983) Karmeldar moja eta organista izan zen.

13 urte zituela Lesakako Ama Doloretakoaren Karmeldar Oinutsen komentuan sartu zen eta 1910ean jantzi zuen karmeldar abitua Mª Nieves del Niño Jesús de Praga erlijio-izena hartuz. Elizondoko Juan Berekotxea organistarekin ikasi zuen pianoa jotzen eta ondotik organoa jotzen ere ikasi zuen. 73 urte eman zituen Lesakako komentuko klausuran, bere zeregin nagusia meza eta ordu kanonikoetan organoa jotzea izan zelarik, lan hau bizitza kontenplatiboaren bertze zereginekin uztartuz. Komentuko azken organista izan zen. 1983an hil eta komentuan bertan ehortzia izan zen. Zenbait lan idatzi zituela jakina bada ere ez zaigu ezer iritsi.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Abaunza Martínez, Fernando. (2017). Diccionario de Músicos Vascos. Online argitalpena, 161 or..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mª Nieves Elizalde Matxikote