Luzuero

Euskal Herriko mendia

Luzuero[1] Bizkaiko mendebaldean dagoen mendia da,[2][3] 307 metroko garaierarekin. Aztarnategi paleontologiko baten lekua ere bada[4].

Luzuero
Argizagi tontorra.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 307 m
Geografia
Koordenatuak 43° 21′ 27″ N, 3° 06′ 13″ W / 43.3575°N,3.1036°W / 43.3575; -3.1036Koordenatuak: 43° 21′ 27″ N, 3° 06′ 13″ W / 43.3575°N,3.1036°W / 43.3575; -3.1036
Mendikatea Serantesko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia

Abrako golkoa du bere ekialdean eta Muskiz, Zierbena eta Meatzaldea bere magaletan. Espainiako Gerra Zibilan Bilboaldea defendatzeko gune estrategikoa izan zen: Bilboko Burdin Hesiaren parte zen, eta hainbat kanoi zituen, itsasora begira.

Aztarnategi paleontologikoaAldatu

1987an, ingutuko harrobi bat Bilboko Portuko obretarako erabiltzen ari zirela, aztarna paleontologikoak aurkitu zituen Iñaki Libano ikertzaileak. Ordurako aztarnategiaren zati handiena harrobian suntsitua zen, baina ale interesgarriak induskatu ahal izan dira[4].

Euskal Herriko Kuaternarioko makrougaztunen fosil zaharrenak, duela 500.000 urte ingurukoak, dira Luzueron aurkituak.

Aurkikuntzen artean hiru espezie dira bereziki aipagarriak. Jaguar europarra da bat, Panthera gombaszoegensis, gaur Amerikan bizi den jaguarra baino handixeagoa eta sendoagoa. Bigarrena, Canis mosbachensis da, egungo otsoaren arbasoa, pixka bat txikiagoa. Eta, hirugarrena, tigre sable-horzduna, Homotherium latidens, egungo lehoi baten tamainakoa.

Argazki bildumaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA)
  2. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Berrikusketen arduraduna: Patxi Galé. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Mendien koordenatuak, garaiera eta prominentzia jakiteko, ikus Peakvisor.com webgunea.
  3. Luzuero (Mendikat)
  4. a b Etxebeste Aduriz, Egoitz. (2018). Gure bazterretako fosilak. Elhuyar Noiz kontsultatua: 2021-01-17.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa