Junio Bruto

Luzio Junio Bruto» orritik birbideratua)

Luzio Junio Bruto (latinez: Lucius Iunius Brutus) Erromatar Errepublikako fundatzaile mitiko bat zen. 509an Erromako lehen kontsuletako bat ere bazen.

Junio Bruto
Capitoline Brutus Musei Capitolini MC1183.jpg
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - K.a. 509
Erromako kontsula

K.a. 509 - K.a. 509
Bizitza
Jaiotza Antzinako Erroma, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Silva Arsia (en) Itzuli, K.a. 509 ( urte)
Heriotza modua : guduan hila
Familia
Aita Marcus Junius Brutus
Ama Tarquinia
Ezkontidea(k) Vitellia (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Juniae Bruti (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak Ancient Roman politician (en) Itzuli eta Ancient Roman Military Personnel (en) Itzuli

Hautaketa hori baino lehen, Erroma erregeek gobernatzen zuten. Azken erregea, Luzio Tarkinio Superbo, boteretik kentzeko matxinadaren burua izan zen Bruto, Tarkinioren semeak Brutoren arreba, Lukrezia, bortxatu zuelako. Tito Liviok ematen digu horren guztiaren berri. Nolanahi ere, galiarrek Erroma arpilatu (K.a. 390) baino lehenagoko kontuez ez zegoen inolako erregistrorik, Tito Livioren garairako ere ez. Hori zela eta, garai horretarako kontakizunak historian baino legendan oinarritzen dira.

Tito Liviok zioenez, Brutok bazeuzkan Tarkinio hiltzeko zioak. Izan ere, Tarkiniok Brutoren anaia baten hilketa agindu zuen, anaia hori Tarkinio errege bihurtzearen kontra agertu zelako.

Bruto Tarkinioaren familian mozorroturik sartu zen. Haren semeekin Delfosko orakulura joan zen, Erromako hurrengo erregea zein izanen zen jakitera. Orakuluak erantzun zien amari musu bat emanen zion lehenengoa izanen zela erregea. Brutok uste zuen Orakuluk lurraz ari zela. Horregatik, estropezu egindakoan musu bat eman zion lurrari.

Erromara itzulita, hiria alboko tribu baten kontra borrokatzen ari zen. Brutok orduantxe ezagutu zuen Lukrezia bortxatu zutela. Emakumeak, gainera, ohore galduta, bere buruaz beste egin zuen. Brutok erregearen kontrako matxinada abian jarri zuen. Tarkinio eta haren familia hiritik botata, Brutok boterea Erromako Senatuan geratzen zela aldarrikatu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Junio Bruto Aldatu lotura Wikidatan