Ireki menu nagusia
Luzero punta eta bertako sorgailu eolikoak, Luzuerotik ikusita

Luzero punta Bilboko portuaren mendebaldean kokaturik, portuaren kairik luzeena da. Guztira bi kilometro inguruko luzera daukan kai hau 1985. urtean eraiki zen eta Bilboko portuak 1980ko hamarkadan hasitako zabalkunde fasearen hasiera izan zen. Portuan sakonera handiena duen kaia da, guztira 30 metro.

Sakonera hori dela eta, portura datozen petroliontziek erabiltzen dute kaia. Muskizko Petronor enpresaren petrolio beharrizanak hornitzeko eta 2002. urteaz geroztik, Bahia de Bizkaiaren gas edukiontziak hornitzeko. Horrez gain, 2005 urtean haizearen indarrari probetxua ateratzeko, bost sorgailu eoliko ipini ziren.