Luze edo motz

Euskarazko ikuskizuna, Idoai Torregaraik eta Mirari Martiarenak 2020an sortua

Luze edo motz 2020an Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak sortutako ikuskizuna da, LANKU ekoizpen-etxearekin zabaltzen dutena.

Luze edo motz
Jatorria
Egilea(k)Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena Iraola
Argitaratze-data2020
Ezaugarriak
Genero artistikoaelkarrizketa
Hizkuntzaeuskara
Antzezlea(k)

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek eurek elkarrekin jositako sei bakarrizketa aurkezten dituzte. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia dituzte hizpide, besteak beste, ordubete inguruko emankizunean.

Ikuskizunean Torregaraik eta Martiarenak hilekoaz, ligatzeko teknikez, emakumeen masturbazioaz edo menopausiaz hitz egiten dute umoretik.2018ko Bakean Dagoena Bakean Utzi emankizunaren haritik jarraituz, ikuskizun berrian ere generoa hartu dute umoregai, gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzen zuten.[1][2] Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez, bazterrak zirikatzen dituzte.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Hilekoaz, emakumeen masturbazioaz edo menopausiaz hitz egiten dugu umoretik» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  2. Donostia Kultura. (2022). «Luze edo motz, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  3. Lazkaoko udala. (2019-11-15). "BAKEAN DAGOENA BAKEAN UTZI". .

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu