Ireki menu nagusia

Luz Castro

informatikaria eta unibertsitateko irakaslea

Luz Castro Pena (Ferrol, Coruña, Galizia, 1972-) ingeniari informatikoa Imaxin Software enpresaren sortzaileetako bat eta Coruñako Unibertsitateko irakaslea da.

Luz Castro
Luz Castro informatikaria.jpg
Bizitza
Izen osoa Luz Castro Pena
Jaiotza Ferrol1972  (46/47 urte)
Herrialdea  Espainia
Jarduerak
Jarduerak informatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) University of A Coruña Itzuli
Imaxin Software
Lan nabarmenak OpenTrad
Kidetza EGANET

Egindako lanakAldatu

Coruñako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Fakultatean irakaslea da 2008tik Multimediaren Oinarriak gaian. Bide-jokozalea izanik bideo-jokoak ere sortu izan ditu eta aztertu izan du genero-rolak zelan azaltzen diren bideo-jokoetan.[1]

 
Luz Castro informatikaria hitzaldi bat ematen Donostian

Galizian Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Imaxin Software enpresako sortzaileetako bat izan zen 1997an, eta enpresa horretan arduraduna da hizkuntza-aplikazioak eta joko serioak garatzen dituen sailean.[2] Imaxin Software enpresa honek 2006an itzulpen automatikoko OpenTrad sistema sortu zuen. Espainiar estatuko lau hizkuntza kontuan hartuta diseinatu zen: euskara, galiziera, gaztelania eta katalana. Gaur egun, 20 hizkuntza bikote baino gehiagoren arteko itzulpenak egin ditzake, eta asturiera ere sartu dute. Euskarari dagokionez, gaztelaniatik itzultzeko baino ezin da itzuli. Kode irekian eskuratu daitekeen OpenTrad itzulpen-sistema hau elkarlanean garatu zuen beste enpresa edo ikerketa-talde hauekin: Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, Vigoko Unibertsitateko Informatika-Hizkuntzalaritzako Mintegia, Alacanteko Unibertsitateko Transducens taldea, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko TALP taldea, Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa taldea eta Elhuyar Fundazioarekin.

EGANET elkarteko lehendakariordea izan zen 2008tik 2010era. EGANET Internet eta teknologia berriak lantzen dituzten enpresen elkartea da Galizian.

IKTn dabiltzan Galiziako ekintzaileak dinamizatzen dituen LaconNetwork sarearen sortzaileetako bat izan zen 2010ean eta sustatzailea geroztik.

SariakAldatu

  • 2012ko Ada Byron saria. Galiziako Ingeniari Informatikoen Elkarte profesionalak emandakoa. [3] [4]
  • 2009ko EGANET saria. Lan-giro hoberenarentzako saria, Imaxin Software bere enpresak jaso zuena.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)«Mujeres y videojuegos (Luz Castro Pena, 2017-09-21)» DIFusio@ bloga (UPV/EHU) . Noiz kontsultatua: 2017-10-24.
  2. eWoman Coruña: directivas de éxito La Opinión de A Coruña . Noiz kontsultatua: 2018-02-21.
  3. (Galizieraz) El Correo Gallego (2012/10/18) O CPEIG recoñece á enxeñeira informática Luz Castro co premio Ada Byron.
  4. (Gaztelaniaz) La Voz de Galicia (2012/10/18) La ingeniera Luz Castro gana el premio Ada Byron.

Kanpo loturakAldatu

  • @luz_castro, Twitterreko kontu pertsonala
  • Linkedin-eko orria
  • imaxin|software enpresa.
  • Laconnetwork, IKTn dabiltzan Galiziako ekintzaileen elkartea.
  • Opentrad itzulpen-sistemaren webgunea
  • (Gaztelaniaz) Adquisición de recursos básicos de lingüistica computacional del gallego para aplicaciones informáticas de tecnología lingüistica. Procesamiento del Lenguaje Natural (PDLN) 31 (2003) Luz Castro Peña, Angel López López, José Ramon Pichel Campos, José Luis Aguirre Moreno, Alberto Álvarez Lugrís, Xavier Gómez Guinovart, Elena Sacau Fontenla, Lara Santos Suárez: