Luyando-Hurtado de Mendoza dorretxea

Espejoko dorretxea

Luyando-Hurtado de Mendoza dorretxea Gaubeako Espejo herrian dagoen XVII. mendeko eraikina da[1].

Luyando-Hurtado de Mendoza dorretxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGaubea
Koordenatuak42°48′31″N 3°02′48″W / 42.808611°N 3.046669°W / 42.808611; -3.046669
Map

Herriaren hego-ekialdean kokaturik dago, Omecillo ibaiaren ondoan. Zubitxo bat dauka atzealdean.

Eraikina aldatu

Oinplano karratuko dorrea da eta beheko solairuaz gain beste hiru solairu ditu. Lau aurpegietan harlangaitzez egina dago baina leiho eta ateen markoetan harlandua dauka[2]. Hasiera batean funtzio militarra izan bazuen ere balkoi eta lehioek findu egiten diote itxura.

Fatxada nagusian zirkulu erdiko arkua duen sarbidea dago. Honen gainean zirkulu erdiko ate berri bat dago, balkoia ere badena. Bigarren solairuan hutsarte karratu bat agertzen da eta honen gainean familiaren armarri txiki bat dago. Solairuak banatzen dituzten harrizko mentsulak ere ageri dira fatxadan[1].

Atzeko aldean ere leihoak daude solairu bakoitzean. beheko solairuan bi saetera agertzen dira, zubia zaintzea zuten helburu[1]. Gainerako aurpegietan ere leihoak eta balkoiak agertzen dira[2].

Teilatua lau isuritako pieza da.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Ondare zibila - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
  2. a b Garamendi, Gaizka. «Espejo herriko Luyando-Hurtado de Mendoza dorretxea, Gaubean (Araba)» www.3digitala.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).

Kanpo estekak aldatu