Luteroren Kristau-ikasbide Txikia
Luteroren Kristau-ikasbide Txikia (alemanez: Der Kleine Katechismus) Martin Luterok 1529an umeei kristautasuna irakasten hasteko idatzi zuen kristau-ikasbidea da. Gizaldirik gizaldi irakasmaterialik garrantzitsuenetariko bat izan da, bai eliza luthertarretan, bai eremu protestanteetako herri-ikastetxeetan; gainera, gaur egun ere, eliza luthertar eta batuetako sendotza-eskoletan sarri erabiltzen da. Ausburgeko Aitormenaz gain, eliza luthertar guztietako sinesbide-idazkietako bat da, elizaren irakasbidearen oinarri direnak. Suediako Elizan sendotza-emandakoentzat 1960ko hamarraldira arte nahitaezkoa izan zen.[1]
Luteroren Kristau-ikasbide Txikia | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Martin Luther |
Argitaratze-data | 1529 |
Izenburua | Der Kleine Katechiſmus |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Katixima |
Hizkuntza | alemana |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | Book of Concord (en) |
Argumentu nagusia | kristautasuna |
Kristau-ikasbideak honako hauek jasotzen ditu: Hamar Aginduak, Apostoluen Kredoa, Gure Aita, bataioa, giltzen ahalaren elizkizuna eta aitortza, eta eukaristiaren sakramentua;[2] bai eta Gogaidetasunaren Liburua ere.
Erreforman agertu ziren Bibliaren interpretazio desbideratuek kezkatuta, Martin Luterok, idazlan honen bitartez, Jainkoaren Hitza ahal zen jende gehienari eta erarik errazenean iritsarazi nahi zion: "Sendiburu batek bere sendiari oso errazenik irakasteko moduan", idazlanean zehar sarri aipatzen du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Suedieraz) «Lilla katekesen» www.svenskakyrkan.se (Noiz kontsultatua: 2021-10-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iglesia Evangélica Pueblo Nuevo» web.archive.org 2012-06-30 (Noiz kontsultatua: 2021-10-08).