Lust for Life (filma)
Lust for Life (euskaraz Bizitzeko griña) 1956ko filma da, Vincente Minnelli estatubatuar zinemagileak zuzendutakoa, Vincent van Gogh herberetar margolariaren bizitzan oinarriturik dagoena. Irving Stone idazlearen izen bereko eleberriaren egokitzapena da. Kirk Douglas, James Donald, with Pamela Brown, Everett Sloane eta Anthony Quinn izan ziren antzezle nagusiak.
Vincente Minnelliren mundu bisualak aukera aparta topatu zuen Irving Stoneren nobela mardulean, haren kolorearen teoriak islatzeko.[1] Kirk Douglasek dramako gizonezko aktore onenaren Urrezko Globoa irabazi zuen, eta Anthony Quinnek taldeko gizonezko aktore onenaren Oscarra
Argumentua
aldatuBizitzaz etsita zegoen gizon baten erretratu gogorra egin zuen Minnellik.[1] Gaztaroan erlijioarekin lotura handia izan zuen Vincent van Goghek (Kirk Douglas), eta Belgikako meatze-eskualdeetako txiroen artean predikatzen ibili zen. Parisko inpresionistak ezagutu ondoren, Herbehereetako nekazarien eguneroko eginkizunak margotu zituen. Amodio eta adiskidetasun harreman ezegonkorrak izan zituen eta, gorabeherez beteriko bizitzan, Theo anaia beti izan zuen ondoan, bai babes emozionala ematen, bai diruz laguntzen.
Parisen, Herbehereetan eta Arlesen, hainbat margolariekin izan zuen harremana Vicentek: Seuratekin, Monetekin, Pisarrorekin, eta lagunik onenetakoa izan zuen Paul Gauguinekin (Anthony Quinn). Beti ere, atmosferako gertakarietan, argian, eguzkian, haizean eta izarretan eduki zuen eragin nagusia, kolore bizkorrekin eta pintzelkada lodi eta uhindunekin adierazia.
Aktoreak
aldatu- Kirk Douglas: Vincent Van Gogh
- Anthony Quinn: Paul Gauguin
- James Donald: Theo Van Gogh
- Pamela Brown: Christine
- Everett Sloane: Gachet doktorea
- David Bond : Georges Seurat
- Laurence Naismith: Bosman doktorea
- Isobel Elsom: Madame Stricker
- Niall MacGinnis: Roulin
- Noel Purcell: Anton Mauve
- Henry Daniell: Theodorus Van Gogh
- Madge Kennedy: Anna Cornelia Van Gogh
- Jill Bennett: Willemien
- Lionel Jeffries: Peyron doktorea
Sariak
aldatuIrabaziak
aldatu- 1957: Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria: Anthony Quinn (nahiz eta filmean 9 minutuz bakarrik agertu)
- 1957: Aktore onenaren Urrezko Globoa - Drama: Kirk Douglas
Izendapenak
aldatu- 1957: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria: Kirk Douglas
- 1957: Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria: Norman Corwin
- 1957: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria: Cedric Gibbons, Hans Peters, E. Preston Ames, Edwin B. Willis eta F. Keogh Gleason
- 1957: Filma onenaren Urrezko Globoa - Drama
- 1957: Zuzendari onenaren Urrezko Globoa: Vincente Minnelli
- 1957: Bigarren aktore onenaren Urrezko Globoa: Anthony Quinn
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Gostin, Andres. El loco de pelo rojo. Euskaldunon Egunkaria, 1992ko urtarrilak 3, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-4-19).
Kanpo estekak
aldatu- Lust for Life, imdb.com