Lurzati
Lurzati edo partzela[1] eraikigarritasuna eta erabilera edota hirigintza-erabilera independentea soilik esleitu zaion lurzoru-unitatea da, hala sestran nola lurgainean edo lurpean dagoena.[2] Partzela lurra antolatzeko unitate gisa hartzen den lursaila da; muga eta jabe zehatzak ditu, eta hirigintza-araudian ezartzen diren aprobetxamenduak izan ditzake.[3]

Terminoaren erabilera
aldatuLurzatia lursail handiago baten zati gisa definitzen da. Hiriguneen plangintzan asko erabiltzen da, eta askotan lursaila zatitu behar izaten da eraiki beharreko etxebizitza-kopurua antolatzeko. Bestalde, nekazaritzan, lurzati bat baratze edo etxalde gisa erabil daiteke, aurrez zehaztutako eremu batean animaliak mantentzeko eraikuntza edo hesi egokien bidez.
Lursailak lurzatitan banatzeari partzelazioa esaten zaio.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Arkitektura hiztegia] [2022]
- ↑ Euskalterm: [Hirigintza Zuzenbidea Hiztegia] [2018]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |