Lurrinontzi
Lurrinontzi[1] edo Keren-happuch (hebreeraz: קֶרֶן הַפּוּךְ, Qeren Hapūḵ) Biblian ageri den pertsonaia da, Joben liburuko pertsonaietako bat, Joben alaba eta Usoaren eta Kanela Lorearen ahizpa. Horrez gain, zazpi neba izan zituen, zeinen izenak Biblian aipatzen ez diren[1].
Lurrinontzi | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Job |
Ama | Dinah |
Anai-arrebak |
Ahizpekin batera, lurraldeko emakumerik ederrenak bezala deskribatu zen. Gainera, ezohikoa da Lurrinontziri eta bere ahizpei aitak eman ziela herentzia eta ez semeei[2]. Joben liburuaren amaierako erreferentzia labur horiez gain, ez da Biblian beste inon aipatzen.
Keren-happuch izenaren esanahia ez da seguru eta Elizen Arteko Biblian Lurrinontzi bezala itzulita dago[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Jb 42:13-14
- ↑ Jb 42:15
- ↑ «Job lehengoratua» Elizen Arteko Biblia.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |