Lurraska Barañaingo gazteentzat egindako proiektu komunikatiboa da eta gazte mugimenduaren isla nahi du izan. Proiektuak gazte mugimenduaren filosofia beregain hartzen du, autogestionatu, partehartzailea, aurrerakoia, kritikoa eta elkarkidetzan oinarritutakoa. Aldiz, sexismoa, kontsumismoa, kapitalismoa, homofobia, pasotismoa eta halako baloreak arbuiatzen ditu. Euskararen alde, herrian garatzen ari den "Bai euskarari" akordioa berea egiten du. Gazte mugimenduak komunikazio tresnak beharrezkoak ditu, edonolakoak direlarik ere.

Historia aldatu

Tresna komunikatiboen ekoizpena, anitza eta aberatsa izan da Barañaingo gazte mugimenduaren ibilbidearen azkeneko 25 urteetan. 80-90 hamarkaden bitartean “Katalingorri” izeneko gazte aldizkaria atera zen. 90. hamarkadaren hasieran, ikasle mugimenduari zuzenduriko “Astintzen” aldizkariak argia ikusi zuen. Baina 90. hamarkaden bukaera arte ez zegoen apustu komunikatibo garbi eta sendorik mahai gainean. 1999, urte inguruan proiektu sendo, iraunkor eta zabala egiteko hautua hartu zen, hainbat gaztek Lurraskaren ideia jorratzen hasiz. Proiektua kaleratzen hasteko, 5054 (aldizkari izango zenaren posta kutxa zenbakia) zenbakiaren inguruko jakinmina pizteko kanpaina burutu zen. Hala eta guztiz ere, Lurraska gazte aldizkariak 2003ko urtarrila arte ez zuen argirik ikusiko. Aldizkaria egosten ari zen lehenengo harpidetzak egiten ziren bitartean. Labetik ateratzeko ausardia eta indar adina elkartu ziren, Barañaingo gazteriak behar beharrezkoa baitzuen idatzizko gazte plaza honen topagunea. Lurraska martxan zegoen jada ilusio ikaragarriz etorkizunari eusteko. Urteak pasa ahala gazte mugimenduak Barañain eraldatzen jarraitzen zuen, bitartean Lurraskaren proiektua hazten jarraitzen zuelarik. Aldizkariaren bilakaera maketazioari eta edukiei dakienez garbia izan zen, gainera Ekain eta Ikerneren atxiloketen bideoarekin eta “Barañaingo gazteria, hiru urte iruditan” liburuarekin osatu zen aldizkaria. 2007. urtean, gai zehatz batzuen inguruan aldizkariaren gehigarri izango ziren “Sakontzen” txostenak plazaratu ziren. Bide luzea egin ondoren, Lurraska proiektu komunikatiboak bosgarren urteurrena ospatuko du aurten. Irabazitako esperientziak eta konpromisoak ahalbidetu digute horren urrun ailegatzea, hasierako helburuak mantenduz eta beste berri batzuk bereganatuz. Orain, data berezi hau aprobetxatuz, proiektuak apustu komunikatibo berria egiten du, Barañaingo gazteriarekin loturiko edukiei lehentasuna emango dien web orriaren sorrerarekin. Honekin herrian garatuko diren lanen inguruko lehen eskuko informazioa herriko gazteriaren osotasunari helaraztea dugu helburu.

Helburuak aldatu

Lurraska Barañaingo gazte mugimenduaren sentsibilitateak dituen tresna da, baina, aldi berean, helburu berezkoak ere dauzkana:

    • Herriko bizitzaren aspektu desberdin guztiei buruz gazteriaren ikuspegiak garatu eta adieraztea.
    • Gazte mugimenduaren bere buruaren bultzatzea eta honen ispilu izatea.
    • Euskara Herriko gazteriaren hizkuntza bilakatzea.
    • Proiektu komunikatiboari bultzada ematea.

Proiektuak aldatu

Lurraskak, proiektu komunikatiboak ideia eta proiektu berriekin bere burua behin eta berriz gainditu dezan, apustu zuzena egiten du.

    • Barañaingo gazte mugimenduaren historia bilduko duen liburua.
    • Urtekaria
    • Bideoak
    • CD-ak argazkiekin, musikarekin...

Kanpo estekak aldatu