Lurra eta ilargia (eskultura)

Lurra eta Ilargia taldean Oteizak eskultura bikoitzean multzo bat eratu zuen hiperboloidearen azterketatik eta aleen bat-egitetik abiautz eskultura ireki eta arin bat sortzeko. Masa hustearen ondorioz sortutako sakonuneek benetako eskultura ezagutarazten digute, hutsareneskultura bat.

INV 420 - Grupo 5. La tierra y la luna. Inv-420

Talde honetan elementu plastiko berri bat sartzen da "argi kondentsadoreak". Piezaren zulaketa horiek argia lantzea ahalbidetzen dute ez piezaren kanpoaldeko irtengune gisa, baizik eta beste eskultura-materia gisa. Argiak masa zeharkatzen du zulaketei esker eta berriro ere kanpoaldera askatzen da.Badirudi argia barrutik datorrela. Kasu honetan ez du soilik pieza agiztatzen eta ñabartzen due kanpoaldeko elementu gisa jokatzen, baizik eta eskultura beraren zati den elementu aktibo gisa.

Erreferentziak aldatu

  • Oteiza Museoa, Hezitzaileentzako gida, 2006, 21. orr.