Lurpeko oharrak (errusieraz: Записки из подполья, Zapiski iz podpol'ya) Fedor Dostoievski errusiar idazleak idatzitako eleberria bat da. 1864. urtean argitaratu zuen. Askok lehenbiziko eleberri existentzialistatzat jo ohi dute, eta Errusierazko literaturan berebiziko garrantzia duen eleberria da.

Lurpeko oharrak
Datuak
IdazleaFiodor Dostoievski (1864)
Argitaratze-data1864
GeneroaEleberri filosofikoa
Jatorrizko izenburuaЗаписки из подполья(Zapiski iz podpol'ya)
HizkuntzaErrusiera
HerrialdeaErrusia
OCLC31124008
Euskaraz
IzenburuaLurpeko oharrak

Idazleak bere bizitzako bolada oso txarra bizi zuen unean idatzi zuen: Maria Dmitrievna Isayeva emaztearengandik (1864ko apirilaren 15ean hila) alargundu berria zen, eta handik gutxira bere anaia Mijail hil zen, idazleak asko maite zuena. Arazo pertsonal horiei agintariek idazlearen aldizkariak itxi izana eta haren jokozalekeria gehitu zitzaizkien, azken adikzio honek diru zor eta estutasun ekonomiko handiak ekarri zizkiolarik.

Kanpo estekak aldatu