Artikulu hau musika tresnei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lur (argipena)».

Lur delako musika tresna, luur edo lure grafiez ere ezaguna, bi haize-instrumentu desberdinek jasotzen duten izena zen. Historikoki ezagututako mota berriena zurezkoa zen eta Erdi Aroan erabili zen Eskandinavian. Zaharragoak brontzez eginak dira, Brontze Arokoak, eta, askotan, pareka aurkitu izan dituzte zingiretan, Danimarkan batez ere. Hauei lur izena arkeologoek eman diete, baina zurezkoekin erlazio zuzenik ote duten ez da segurua.

Lur (musika tresna)
end-blown labrosones with curved or folded tubes, with mouthpiece (en) Itzuli
Identifikazioa
Hornbostel-Sachs sailkapena423.121.22

Zurezko lurrak aldatu

 
Urki zurez eginako lur bat, Erdi Aroko tresna eskandanaviarra.

Lur izeneko tresna baten lehen erreferentziak Islandiako sagetatik datoz. Han, gudarako tresna gisa deskribatzen da, tropak bildu eta etsaia izutzeko balio duena. Lur horiek zuzenak ziren, egurrezko hodiak zituzten eta metro bat luze inguru. Ez zuten zulorik atzamarretarako, eta metal modernoaren tresna gisa jotzen ziren.

Gerra-tresna horien oso antzeko lur moduko bat erabili zituzten nekazariek eta abeltzainek Europako Iparraldeko herrialdeetan, Erdi Arotik behintzat. Tresna horiek ganaduari deitzeko eta abeltzaintzarako erabili ziren. Haien eraikuntza eta hura jotzeko teknika gerra-tresnaren antzekoa zen, baina urkiarekin estalita zeuden, non eta gerra-tresnak sahatsez estalita zeuden.

Brontzezko lurrak aldatu

 
Danimarkan aurkitutako lur bat.

Brontzezko lursrk Iparraldeko Brontze Arora igotzen dira, segur aski Kristo aurreko lehen milurtekoaren lehen erdian. Oro har, S formako hodi konikoak dira, atzamarretarako zulorik gabeak. Hodiaren amaieran kanpai moduko bat dute, haize/metal tresnetan bezala, eta tronboi bat bezala jotzekoak dira. Brontzezko lur tipiko batek bi metro inguruko luzera zuen.

Guztira Brontze Aroko 56 lur aurkitu dira: 35 (zatikatuak barne) Danimarkan, 4 Norvegian, 11 Suedian, 5 Alemaniaren iparraldean eta bakarra Letonian.

Kanpo estekak aldatu