Luosto (ˈluɔstɔ ahoskatua) Finlandia iparraldeko eskualdea den Lappi edo Laponian dagoen mendi bat da. 514 metroko garaiera du eta Sodankylä herrian dago.

Luosto
Datu orokorrak
Garaiera514 m
Motamendi eta fell (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak67°09′N 26°53′E / 67.15°N 26.88°E / 67.15; 26.88
Honen parte daLuostotunturit (en) Itzuli
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakSodankylä

Hego-ekialdean duen Pyhätunturi mendiarekin batera 35 kilometroko luzera duen mendilerro bat eratzen du, inguruko lautadetatik asko nabarmentzen dena. Luostoko tontorrik garaiena Ukko-Luosto deitzen da. 670 mailako eskailera baten bidez iris daiteke tontor horretara. Luosto duela bi mila milioi urte sortu zen eta kuartzita gogorrez osatuta dago baina higadura jasan dezaketenak. Baita izotz aroko glaziarrez ere.

Pyhätunturirekin batera Pyhä Luosto parke nazionala osatzen du. Luostoren oinean bertan hotel bat eta zazpi eski pista dituen eski estazio bat dago. Eski estazio honek 110.000 bisita inguru jasotzen ditu urtean, Lappiko eski estaziorik txikienetako bat delarik.

Kanpo estekak aldatu