Ireki menu nagusia

Luis Pastori (La Victoria, Aragua; 1921eko abuztuaren 25a - Caracas, 2013ko irailaren 16a) venezuelar kazetari, politikari eta ekonomista izan zen. Ekonomia-zientzietako ikasketak egin zituen Venezuelako Unibertsitate Zentralean. Ordurako literatura-lan batzuk egina zen: berak sortu eta gidatzen zuen Compañía Espaguetti taldearentzat antzerki-lanak moldatu eta egokitu zituen, besteak beste. Hala, ekonomia-ikasketak egiten aritu zen bitartean, Banco Central de Venezuelan (Venezuelako Banketxe Nagusia) hasi zen lanean (banketxeko lehendakariorde izatera iritsi zen), eta poesia lantzen hasi zen. 1942an argitaratu zuen bere lehen lana, poesia-bilduma bat, arrakasta handikoa: 15 poemas para una mujer que tiene 15 nombres (15 poema 15 izen dituen emakume batentzat). Zenbait sari irabazteak adoreturik, beste bertso-bilduma bat argitaratu zuen 1945ean: Poemas del olvido (Ahanzturaren poemak). Handik aurrera urterik urte argitaratu zuen poema-bildumaren bat: Las canciones de Beatriz (1947, Beatrizen abestiak); País del humo (1948, Kearen herria); Herreros de mi sangre (1949, Nire odolaren errementariak); Toros, santos y flores (1950, Zezenak, santuak eta loreak); Tallo sin muerte (1950, Zurtoin heriotza gabea); Palabras de otros años (1950, Beste urteetako hitzak); Aire de soledad (1959, Bakardade haizea); Elegía sin fin (1962, Amaierarik gabeko elegia); Trompos y testimonios (1964, Zibak eta lekukotasunak); Definitivamente enamorado: Poemas (1965, Betiko maitemindua); Trofeos de casa (1969, Etxeko trofeoak); Sinrazones (1983).

Luis Pastori
Bizitza
Jaiotza La Victoria Itzuli1921eko abuztuaren 25a
Herrialdea  Venezuela
Heriotza 2013ko irailaren 16a (92 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Beatriz Mendoza Sagarzazu Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Central University of Venezuela Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria eta poeta
Jasotako sariak
Kidetza Academia Venezolana de la Lengua Itzuli

1968an Academia Venezolana de la Lenguako (Venezuelako Hizkuntza Akademia) kide hautatu zuten, eta Akademiako zuzendaria izatera iritsi zen. Bestalde, garrantzi handiko karguak bete zituen administrazio publikoan; Kulturako ministroa izatera iritsi zen Luis Herrera Campins (1979-1983) lehendakariaren agintaldian. Ekonomista gisa, Banco Central de Venezuelan zuzendariorde izateaz gainera, Revista de Economía Latinoamericana aldizkari ospetsuaren zuzendaria izan zen.

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Venezuelako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.