Luis Maria Ybarra Oriol

Luis Maria Ybarra Oriol[1] (Getxo, 1912ko azaroaren 20a - ib., 2001eko martxoaren 10a) enpresaburua eta bankaria izan zen.[2]

Luis Maria Ybarra Oriol

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Mª de Ybarra y Oriol
JaiotzaGetxo1912ko azaroaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGetxo2001eko martxoaren 10a (88 urte)
Familia
AitaFernando Ybarra de la Revilla
AmaMaría de los Angeles Dominga Oriol Urigüen
Ezkontidea(k)Flora Zubiría Calbetón
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta bankaria

Bizitza

aldatu

Neguriko goi burgesia osatzen zuten familietako batean jaioa, Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen. 1936ko otsailaren 11n Flora Zubiria Kalbetonekin ezkondu zen. Cabo Quilates presondegian aita, anaia nagusia eta bi iloba atxilotu eta hil ondoren, Luis Mariak hainbat hilabetez ezkutatu behar izan zuen, eta ezin izan zuen garai hartan jaiotako alaba zaharrena ezagutu. Bere emaztea, Flora, Donostian babestu zen neskatoarekin. Gerra amaitzean, bere ahizpa Isabel hil zen, bi seme-alaba utzita.

Luis Mariak, bere lehengusu Javier Ybarra Bergérekin batera – Ybarra-Zubiría familiatik bizirik atera ziren biak –, Espainiako bizitza ekonomikoan eragin nabarmena izan zuten finantza- eta energia-enpresetan erantzukizuneko postuak bete zituzten, gerraostean eta 1940ko eta 1950eko hamarkadetan.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Ibarra da abizenaren euskara batuko idazkera (ikus Euskal Onomastikaren Datutegia), baina pertsona ospetsu horren abizenaren grafia oso finkatuta dago Ybarra formarekin.
  2. Luis Mª de Ybarra y Oriol (1912-2001). La discreta grandeza de un empresario. Servicio de Publicaciones de la Universidad de Navarra, 115 or. ISBN 8480810084..
  3. Fernández Pérez, Paloma; Díaz Morlán, Pablo. (2015). Familias empresarias y grandes empresas familiares en América Latina y España: una visión de largo plazo. Bilbo: Fundación BBVA, 347-380 or. ISBN 9788492937554..

Kanpo estekak

aldatu