Luis Gordillo

margolari espainiarra

Luis Rodríguez Gordillo (Sevilla, Espainia, 1934), Luis Gordillo gisa ezaguna, espainiar margolaria da.

Luis Gordillo

Bizitza
JaiotzaSevilla1934ko abuztuaren 24a (89 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, abokatua eta artista grafikoa
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

Zuzenbidea ikasten hasi zen, baina karrera hura alde batera utzi eta 1955ean Sevillako Arte Ederretako Eskolan sartu zen, pintura-ikasketak egiteko. Bi urtez ikasi zuen eskola hartan, eta ondoren Parisa aldatu zen. Parisen Europako abangoardiako mugimenduak ezagutu zituen, eta Wols, Dubuffet eta Fautrierren obrarekin zaletu zen. Orduan margotu zituen bere lehenengo obra informalistak, Art Autre eta Dau al Set abangoardiako joeraren eraginpean. Bide horri jarraituz egindako lanak erakutsi zituen bere lehenengo erakusketan, 1959an, Sevillan.

1962. urte inguruan, ordea, figurazioaren bideari heldu zion, eta 1970eko hamarraldian Espainian eragin gehien izan zuen mugimenduetako baten aitzindari bihurtu zen, madrildar figuratibismoaren aitzindari hain zuzen. Bacon eta Giacomettiren eragina, Ameriketako Poparena eta normatibismo geometrikoaren eragina jaso zuen, hurrenez hurren. Garai hartakoak ditu, beste zenbait lanez gainera, Buruak eta Automobilistak sailak, kontsumoko gizartearen aurrean zuen jarrera kritikoaren eta ironikoaren erakusgarritzat har daitezkeenak. 1980 eta 1990eko hamarraldietan margolaritza hotza izan da Gordillorena, bai koloreei dagokienez, bai bere koadroetako gaiekiko loturarik ezari dagokionez; estiloari dagokionez, berriz, garai hauetako bere koadroak figurazioaren eta abstrakzio postmodernoaren artean daudela esan daiteke.

Obra hautatua aldatu

  • Gran bombo duplex (1967)
  • Choque (1968)
  • Caballero cubista con lágrimas (1973)
  • Suicida triple (1974)
  • Sistema lábil (1975-76)
  • Serie Luna (1977)
  • Salta-ojos (conejitos) (1980)
  • Despectivo en campo verde (1981)
  • Segunda serie roja (1982)

Erreferentziak aldatu