Luis Daniel Izpizua

euskal idazlea

Luis Daniel Izpizua Bidasoro (Zumaia, Gipuzkoa, 1948Zumaia, Gipuzkoa, 2016ko uztailaren 24a)[1] euskal eta gaztelania idazlea izan zen, ogibidez irakaslea. Filologia Erromanikoan lizentziatua zen, eta Espainiako Hizkuntza eta Literaturako katedraduna Donostiako Peñaflorida-Usandizaga Ikastetxean. Han, Gaztelania eta Literaturako irakasle lan egin zuen.

Luis Daniel Izpizua
Bizitza
JaiotzaZumaia, 1948
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaZumaia2016ko uztailaren 24a (67/68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 914

Euskaraz idazten hasi zen, Izuztarri narrazio liburua eta Rosamunda eleberria argitaratuta. Gero, ordea, gaztelaniaz soilik idatzi zuen; besteak beste, El País egunkariko kolaboratzaile izan zen.

Lanak aldatu

  • Izuztarri (1987)
  • Con mis amigos (1989)
  • Rosamunda (1990)
  • Sacca della Misericordia (2003)
  • Amores (2004, Hiria)
  • El hombre de Burdeos (2005, Hiria)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) El escritor y profesor guipuzcoano Luis Daniel Izpizua fallece a los 68 años. El Diario Vasco, 2016.07.27


 
 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.