Luis Coloma Roldán (Jerez de la Frontera, 1851ko urtarrilaren 9-Madril, 1915ko ekainaren 10), Aita Coloma bezala ezaguna, Jesusen Lagundiaren partaidea, Espainiako idazlea eta kazetaria izan zen. Nahiz eta berak ez sortu, Xagutxo Perezen kondaira zabaldu zuen.[1] Idazle tradizionala eta katolikoa izan zen, errealismo barruan sailkatua. Euskal Herriarekin nolabaiteko lotura izan zuen, Altzolako bainuetxearen bezeroa izanik.

Luis Coloma

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Coloma y Roldán
JaiotzaJerez de la Frontera1851ko urtarrilaren 9a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1915eko ekainaren 10a (64 urte)
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, haur literatura idazlea, kazetaria, biografoa eta apaiz katolikoa
Lan nabarmenak
KidetzaReal Academia Española
Genero artistikoaeleberria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Obra aldatu

Batez ere Pequeñeces (1890-1891) liburuari esker ospetsua izan bazen, beste lan asko argitaratu zuen:

  • Obra completa (Obra osoa), Madril: Editorial Razón y Fe, 1942, 19 liburuki.: 2 eleberri, 41 narrazio labur, 6 biografia historikoak, diskurtso akademiko bat eta erlijioari buruzko bi liburu.
  • Solaces de un estudiante (Cuadro de costumbres españolas) (1871), Cecilia Böhl de Faberren hitzaurrea.
  • Colección de lecturas recreativas (1884, 1885, 1886), 1902.
  • Del natural (Copias varias) (Bilbo: El Mensajero del Corazón de Jesús, 1888)
  • Pequeñeces (1890-1891), "El Mensajero del Corazón de Jesús"
  • Cuentos para niños (1890), "El Mensajero del Corazón de Jesús"
  • Juan Miseria. Cuadro de costumbres populares (Madril, Adolfo Ruiz de Castroviejoren inprimategi katolikoa, 1893)
  • Retratos de antaño (Cuadros biográficos del siglo XVIII) (1893)
  • Boy (1895-1896)
  • La reina mártir (1898), Maria I.a Eskoziakoaren biografia.
  • Jeromín (1902), Joan Austriakoari buruzko eleberri elkarriketatua.
  • El marqués de Mora (1903), biografia.
  • Recuerdos de Fernán Caballero (1910)
  • Fray Francisco (1911), Francisco Jiménez de Cisneros kardenalaren biografia.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Coloma