Luis Bergaretxe
Luis Bergaretxe Maruri (Balmaseda, 1910eko maiatzaren 16a - Bilbo, 1994ko irailaren 9a) bizkaitar futbolari eta enpresaria izan zen, erdilari moduan aritu zuena. Fernando bere anaia futbolari ere izan zen.
Luis Bergaretxe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Balmaseda, 1910eko maiatzaren 16a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1994ko irailaren 9a (84 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | futbolaria, enpresaburua eta pilotaria |
Posizio edo espezialitatea | erdilaria |
Enplegatzailea(k) | Firestone El Correo |
Biografia
aldatuSantiago Bergaretxeren eta Adelaida Maruriren semea, umetan Deustun bizi zen. Merkataritza-irakasle izateko ikasi zuen eta Akronera joan zen Estatu Batuetan enpresa handien zuzendaritzan trebatzera.
Europara itzulita, bere kirol bizitza hasi zuen eta Firestonen lan egin zuen. Ignacio bera anaiarekin elkartean, Bergareche y Compañía S.A. sortu zuen.
1945ean hasi zen kazetaritza munduan, "El Correo Español" egunkariko kontseilari izendatu zutenean. Gero, egunkaria ere zuzenduko zuen.[1]
Enpresa-mundua alde batera utzita, bere energiaren zati handi bat kirolaren mundura bideratu zuen. 1929-1930 urteen artean Athletic Clubeko koloreekin jokatu zuen futbol ligan. Errege Kopan, debutatu zuen CD Castellónen aurkako partida batean.[2] 1940an boxeo ekitaldiak antolatu zuen. 1944an pala motzeko Espainiako txapeldunordea izan zen eta Alejandro Echevarria koinatuarekin batera, Espainiako Itzuliaren zuzendaria izan zen 1978 arte.
Ibilbidea
aldatuKluba | Urtea(k) |
---|---|
Athletic Club | 1928-1929 |
Real Madrid | 1929-1930 |
Racing de Madrid | 1930-1931 |
Getxo Kirol Kluba | 1934-1936 |
Indautxu Kirol Elkartea | 1940-1941 |
Palmaresa
aldatuTxapeleketa | Kluba | Urtea |
---|---|---|
Bizkaiko Herrialde Txapelketa | Athletic Club | 1928-29 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Luis Bergareche presidente de honor del grupo Correo» El País 1994/09/10.
- ↑ Athletic Club
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |