Luiaondoko 52 zenbakia duen baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Aiaran
Luiaondoko 52 zenbakia duen baserria
Luiaondoko 52 zenbakia duen baserria
Kokalekua
Lurraldea  Araba
Eskualdea Aiaraldea
Udalerria Aiara
Auzoa Luiaondo, Goiko Auzoa
Orientazioa Hego-ekialdera
Garaiera 174 m
Lua errorea:Modulu:Kokapen_mapa:539: "EH-AR

<-- Kokapen mapa -->" ez da baliozko izena kokapen maparen definiziorako.

Ezaugarriak
Garaia XVI. mendea
Oinplanoa errektangeluar
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 1997ko apirilaren 22a

Luiaondoko 52 zenbakia duen baserria Aiarako Luiaondo herriko Goiko Auzoan dagoen baserria da.

1997ko apirilaren 22an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

Luiaondoko Goiko Auzoko 52. zenbakiko baserria honako leku honetan dago: Arabako goi-lautadatik, Urduña eta Aiara ibarra zeharkatuz, Kantauriko itsasaldera zihoan errege-bidearen ertz-ertzean. Geroxeago bide hori Burgos-Bilbo errepide nazionala bihurtu zen. Aiara ibar estua, derrigorrezko pasabide da Urduñatik Bilbora joateko eta Arabaren eta Bizkaiaren arteko mugan dago.

Baserria interes handikoa da bi arrazoiengatik: batetik, XVII. mendetik aurrera errege-bidean zehar ugaritu ziren mandazaintzarako baserrietatik esanguratsuetariko bat izan zelako -Urduña eta Laudio arteko zatian bereziki, hortik at ez baitago horrelakorik-; eta bestetik, litekeena delako garai hori baino lehenagokoa izatea, eta errege-bideak inguruko ekonomian zeukan eragina zela eta, konponketa handi bat egin izatea fatxada nagusia aipatutako errege-bidearen aldera jartzeko. Horregatik aurki ditzakegu hego-ekialdera begira dagoen atzeko fatxadan, bi bao arku konopialean errematatuta; bestalde, ziur asko, XVI. mendearen lehenengo laurdena baino lehenago eraiki zituzten, ez badira beste alde batetik ekarritakoak, behintzat.

Baserriak forma errektangeluarra (bi alboak aurrealdea baino luzeagoak dira) eta hiru pisuko altura (bi solairu eta ganbara) du. Estalkia bi isuritakoa da, gailurra ardatzean elkartuz dago fatxada nagusiarekiko eta jabaloi luzeek eusten diote teilategalari. Izan ere, errege-bideari so egiteko, ipar-mendebaldera jarri behar izan zuten fatxada nagusia eta, horregatik, haizea eta euria dela eta, taxuzko babesa prestatu behar izan zuten. Baserriaren egitura simetrikoa da, eta, aurreko fatxadak, zabalera osoan, lau hormarte ditu. Goitik behera harlangaitzaz eraikitako albo-hormarteek izkinetako silarrizko eskantzu bikoitzak dituzte; hormatarteek silarriez inguratutako bao bana dute erdian. Horrek guztiak trinkotasuna ematen dio baserriari. Aitzitik, baserriaren erdiko gorputza arinagoa da: batetik, beheko solairuan atari handia du eta, bestetik, egurrezko bilbaduraz eta adreiluzko betegarriz egindako erdiko bi hormarteen itxiturak ditu; hormarteen itxitura bi albo-hormarteen ondoan dago, pixka bat atzemanda. Hona hemen atariak zer duen: egurrezko habe frontal handia, era bikainean landua, eta erdian mainel-zutabe gisako toskanar estiloko zutabe konkortua, goiko aldean, berriz, baserriaren erdiko gorputzari batasuna ematen dion zabalera osoko balkoia du. Barruko egitura oso-osoa egurrezkoa da eta, dirudienez, fatxada nagusia eraiki zen garaikoa da. Gaur egungo atzeko fatxadan hainbat konponketa eta bao ikus daitezke, eta erdian ganbararen parean, itxitura pixka bat atzemana dagoen lekuan, balkoi txiki bat ere, ziur asko, beste garai batean, egurrezko oholez estalita egon zena.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa