Ludwig von Bertalanffi
Ludwig Von Bertalanffi (Atzgersdord, Viena, 1901eko irailaren 19a - Buffalo, New York, AEB, 1972ko ekainaren 12a) austriar biologo eta epistemologoa izan zen.
Ludwig von Bertalanffi | |
---|---|
(1926) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Karl Ludwig von Bertalanffy |
Jaiotza | Atzgersdorf (en) , 1901eko irailaren 19a |
Herrialdea | Kanada Austria |
Heriotza | Buffalo, 1972ko ekainaren 12a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea Innsbruckeko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa alemana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, unibertsitateko irakaslea, filosofoa eta fisiologoa |
Lantokia(k) | Viena Ottawa eta Los Angeles |
Enplegatzailea(k) | Albertako Unibertsitatea Montrealgo Unibertsitatea Vienako Unibertsitatea University of Ottawa (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Rudolf Carnap |
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia New Yorkeko Zientzien Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista |
1949an, Kanadara emigratu behar izan zuen, eta 1962az geroztik biologia teorikoa irakatsi zuen Albertako Unibertsitatean. Zelulen fisiologia, enbriologia esperimentala, patologia (batez ere minbizia) eta biologia teorikoa ikertu zituen. Bitalismoa zein mekanizismoa ukatu zituen, eta organizismoaren zientzialari nagusietako bat izan zen. Hauek dira Bertalanffiren lan nagusiak: Formen bilakaeraren teoria kritikoa (1928), Munduaren irudi biologikoa (1949) eta Sistemen teoria orokorraren etorkizuna (1950).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.