Txantiloi:Dublingo barruti infotaula Lucan (irlanderaz Leamhcán) Irlandako Errepublikako Dublin hiriburuko eremu bat da, hiriburutik 13 kilometro mendebaldera dagoena Hego Dublineko konderrian kokatua. 37.622 biztanle ditu (2006).

EtimologiaAldatu

Irlanderazko Leamhcán izenak "zumardia" esan nahi du. Liffey ibaian gora egitean zumarrak aurkitzen diren lehen tokia baita.

HistoriaAldatu

Aurre historiako aztarnaren bat badago ere ez da askorik aztertu honen inguruan. Tararako bidea bertatik igarotzen zela ere esaten da. Edozelan ere, Oliver Cromwell iritsi zenean herriak 120 biztanle baino ez zituen.

Ur sulfurosoak aurkitu ziren Lucanen 1758an eta berehala turismo leku bihurtu zen, batez ere dublindarrentzako asteburu pasa egiteko tokia bihurtu zen. Garai hortan Sarsfield falimian sartu zen Agmondisham Veseyk Lucan House jauregia eraiki zuen 1770an. 1947 arte Vesseytarrak izan ziren etxearen jabeak, urte hortatik aurrera Irlandako italiar enbaxadorea bizi izan da bertan.

Hiritar ezagunakAldatu

Irlandari loturiko hainbat gizon garrantzitsu bizi izan ziren bertan, besteak beste:


Kanpo estekakAldatu