Lovainako afera edo Lovainako krisi linguistikoa, belgikar frankofonoek Walen buiten! (euskaraz: «Valoniarrak kanpora!») eta flandiarrek Leuven Vlaams! (euskaraz: «Lovaina flandriarra!») nederlanderazko kontsignegatik gogoratua, 1967ko azaroaren 5etik 1968ko martxoaren 31ra Belgika astindu zuen krisi politiko bat izan zen .

Polizia greban zeuden flandriar ikasle abertzaleak sakabanatuz. Lovaina, 1968ko urtarrilak 18a.

Flandriarrek Flandriako Brabanten zegoen Lovainako Unibertsitate Katolikoaren sekzio frankofonoa ixtea aspalditik eskatzen zuten. Aldarrikapen horien aurka, Unibertsitateko agintarien gaitzespen kategorikoa eta Belgikako gotzainen jarrera zeuden.

Ikastaroen hizkuntza-banaketa, administrazio-elebitasuna eta irakasle flandestarren gehikuntza bezalako neurriak ez ziren nahikoak izan Flandriako lurraldean unibertsitate frankofonoa zela sumatzen jarraitzen zuten flandriarrak asetzeko.

Gauzak horrela, 1967ko azaroaren 5ean, hogeita hamar mila flandriarrek, horien artean 27 parlamentarik, Lovainatik ikasle frankofonoen egoztea eskatzeko, eskualdeko elebakartasunean eta euren lurralde-eskubidean oinarrituta, Anberesko kaleetan zehar desfilea egin zuten. Manifestazio horren ondoren, ikasle flandriarrek egunero desfilatu zuten Lovainako kaleetan zehar Walen buiten! oihukatuz.

Eztabaida honek eragindako gobernu-hauteskundeen ondorioz, Unibertsitateko agintariak, 1968ko irailak 18an, Lovainako Unibertsitate Katolikoaren sekzio frankofonoaren hedapen plan berri bat onartu zuen. Aste batzuk beranduago, araudi berri batek Katholieke Universiteit Leuven (KUL) eta UCLouvain (UCL)ren arteko zatiketa ofizialdu zuen. Azken hau, pixkanaka, Flandriako Brabanten ezarri behar zen, baita Medikuntza Fakultate bat Woluwe-Saint-Lamberten ere.

Bibliografia aldatu

  • Albert D'Haenens (zuz.), L'Université catholique de Louvain : Vie et mémoire d'une institution, Brusela, Presses universitaires de Louvain/La Renaissance du Livre, 1992, 399 orr. (ISBN 2-8041-1552-6)
  • Christian Laporte, L'affaire de Louvain : 1960-1968, Brusela, De Boeck Université, 1999, 333 orr. (ISBN 978-2-8041-3005-3)
  • Michel Woitrin, Louvain-la-Neuve et Louvain-en-Woluwe : Le grand dessein, Gembloux, Duculot, 1987, 311 orr. (ISBN 2-8011-0694-1)

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Flandriako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.