Louis Etxeberri
- Artikulu hau politikari eta kazetariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberri (argipena)».
Louis Etxeberri (Donazaharre, Nafarroa Beherea, 1853ko otsailaren 22a - 1907ko urriaren 15a) politikaria eta kazetaria izan zen. Maulen diputatu, Donazaharren auzapez eta Garazi aldean sindiko izan zen. Piarres Xarritonek dioenez, Etxeberri politikoki bonapartista zen.
Louis Etxeberri | |||||
---|---|---|---|---|---|
1889ko irailaren 22a - 1893ko urriaren 14a
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Baiona, 1853ko otsailaren 22a | ||||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Donazaharre, 1907ko urriaren 15a (54 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Jean-Baptiste Etxeberri | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Collège Stanislas de Paris (en) Paris Law Faculty (en) | ||||
Hezkuntza-maila | zientzia juridikoetan doktorea | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Lantokia(k) | Paris |
1887an Eskualduna aldizkaria —euskaraz inoiz izan den lehenengo astekaria— sortu zuen. Artikulugile oparoa izan zen, eta batik bat soziologiari lotutako gaiak jorratu zituen: Amerikara migratutako euskaldunen bizitza, Lehen Mundu Gerrara joandako euskal herritarren goraipamenak, eta abar. 1944 arte argitaratu zuten aldizkaria, baina, barneko ika-mika batzuk zirela eta, Etxeberrik zuzendari kargua utzi behar izan zuen eta bere bizitzako azken hiru urteetan (1904-1907) Eskualdun Ona agerkarian aritu zen.
Kanpo estekak
aldatu- Bernardo ESTORNÉS LASA: «Louis Etcheverry», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Argia aldizkariaren laburpena