Louis Auguste Blanqui
Louis-Auguste Blanqui (Puget-Théniers, 1805eko otsailaren 8a - Paris, 1881eko urtarrilaren 1a), Auguste Blanqui deitua, sozialismoaren teorialari eta iraultzaile frantsesa izan zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Parisen. 1827tik aurrera, monarkiaren aurkako mugimenduetan parte hartu zuen. Saint-Simon, Fournier eta, batez ere, Babeufen doktrinen jarraitzailea izan zen, eta 1831tik aurrera ezkutuko elkarte ugari sortu zituen (errepublikanoen aldekoak hasieran, sozialistak ondoren). Kartzelan egonaldia egin ondoren, berriz ere atxilotu egin zuten 1839an. 1847an libre geratu zen, eta langile-mugimendua antolatzeko lanetan murgildu zen. 1851n, berriz ere preso hartu zuten Parisko Komunaren saioak porrot egin ondoren. 1877an, amnistiatu zuten eta mugimendu sozialistaren antolatze-lanetan hasi zen berriz ere; Ni Dieu ni Maître (euskaraz: «Ez Jainkorik ez Nagusirik») egunkaria sortu zuen. Komunismo utopikoa kritikatu zuen, eta ekintza iraultzaileen alde egin zuen.
Louis Auguste Blanqui | |||
---|---|---|---|
1879ko apirilaren 20a - 1879ko ekainaren 3a | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Louis Auguste Blanqui | ||
Jaiotza | Puget-Théniers, 1805eko otsailaren 8a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Paris, 1881eko urtarrilaren 1a (75 urte) | ||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Louis Auguste Blanqui (en) | ||
Familia | |||
Aita | Jean Dominique Blanqui | ||
Ezkontidea(k) | Amélie-Suzanne Serre | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Charlemagne (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, politikaria, kazetaria eta Communarda | ||
Parte-hartzailea
| |||
Lantokia(k) | Paris | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Parisko Komuna 1848ko Frantziako Iraultza | ||
Jerôme-Adolphe, haren anaia (Niza, 1798 - Paris, 1854), eskola liberaleko ekonomialaria izan zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |