Lost in Translation
Lost in Translation (euskaraz Itzulpenean galdua) 2003ko Sofia Coppola estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoiztutako amodiozko komedia-drama film bat da. Bill Murray, Scarlett Johansson, Giovanni Ribisi, Anna Faris eta Fumihiro Hayashi aktoreek antzeztu zuten.
2003ko Oscar Sarietarako lau izendapen jaso zituen: Film onenaren Oscar Saria, Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Bill Murray) eta Zuzendari onenaren Oscar Saria (Sofia Coppola); Coppolak Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi zuen. Urrezko Globo Sarien bost izendapen ere jaso zituen.
Filma estreinatu eta itzelezko arrakasta komertziala izan zuen, 4 milioi dolarretako aurrekontua izanik, 119 dlarretako diru irabaziak izan zituen.
ArgumentuaAldatu
Bob Harris (Bill Murray), gainbeheran dagoen estatubatuar aktorea da, horregatik Tokio hirian japoniar whisky marka baten iragarkia antzezteko lana onartuko du. Krisialdi pertsonala igarotzen ari da eta bere denbora libre ia gehiena ostatu hartu duen hoteleko tabernan zurrutean igarotzen du. Bertan, Charlotte (Scarlett Johansson) emakume gazte ezkondua ezagutuko du, Japoniara erreportaje bat egitera joan den argazkilari baten emaztea, baina senarrak lan egiten duen bitartean, Charlotte erabat aspertzen da. Biei hiri erraldoiaren irudiek eta soinuek nahiz jendearen joan-etorriak nahasdura sentiarazten diete, Bob eta Charlottek beren bizitzak hutsak daudelako sentipen sakona elkarbanatzen dute, eta beren buruei heuren adiskidetasun berria zeozer gehiago bilakatu litekeen galdetzen hasiko dira.
AktoreakAldatu
- Bill Murray: Bob Harris
- Scarlett Johansson: Charlotte
- Giovanni Ribisi: John
- Anna Faris: Kelly
- Fumihiro Hayashi: Charlie Brown
- Akiko Takeshita: Kawasaki andrea
- François Du Bois: Pianojolea
- Takashi Fujii: Telebista saioko gonbidatua
- Hiromix: Bere burua antzeztuz
Kanpo estekakAldatu
- Lost in Translation filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- Lost in Translation filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)