Los Rábanos Soriako probintziako udalerria da. Soriatik 6 kilometrora dago. 2008ko erroldaren arabera 532 biztanle zituen 101,53 km²-ko azaleran.

Los Rábanos
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaSoriako probintzia
AlkateaJesús Gustavo Martínez Hernández
Izen ofizialaRábanos, Los
Posta kodea42191
INEk ezarritako kodea42149
HerriburuaLos Rábanos (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak41°42′59″N 2°28′35″W / 41.716388888889°N 2.4763888888889°W / 41.716388888889; -2.4763888888889
Map
Azalera101.53 km²
Altuera1.022 m
MugakideakSoria, Alconaba, Aldealafuente, Cubo de la Solana, Quintana Redonda eta Golmayo
Demografia
Biztanleria447 (2023)
−11 (2022)
alt_left 196 (%43,8) (%57,5) 257 alt_right
Dentsitatea4,4 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaSO
Ikuspegi orokorra.

Geografia aldatu

Los Rabanos Soriako udalerri eta herria da. Los Rabanosen inguruan Navalcaballos, Tardajos de Duero eta Miranda de Duero kokaturik daude. Udalerriak 10.011 hektarea dauzka gutxi gorabehera. Gaur egun, 525 biztanle ditu. 1021 metroko altueran kokatzen da. Los Rabanosetik oso hurbil Duero ibaia igarotzen da. Soriako hegoaldean, Soria hiritik 6 kilometrora dago.

Historia aldatu

Erdi aroan, Los Rabanos “Comunidad de Villa y Tierra de Soria”-ren zati bat izan zen. Antzinako erregimena erortzean, Rabanos, Sinoba eta Villarejo moduan sortu zen (Gaztela zaharraren parte bezala). 1842. urtean 70 etxebizitza eta 280 biztanle zeukan.

 
Garbitokia.

Festak aldatu

“San Isidro Labrador” jaien patroia da. Jaiak maiatzaren 15ean ospatzen dira. Gainera, urrian, “La Virgen del Rosario” ospatzen dute biztanleek.

Gastronomia aldatu

80ko hamarkadan haren baratzeko produktuak ospetsuak eta ezagunak ziren Soria osoan.

Industria aldatu

Baratzeak, txerriak, hestebete-fabrika eta altzari-fabrikak.

Flora eta Fauna aldatu

Besteak beste, zuhaitzetan, karraska eta ametza; landaretan, berriz, belatxea, ezkaia eta salbia. Faunak erbia, untxia, eperra, orkatza eta basurdea eskaintzen ditu.

 
Erdigunea.

Kanpo estekak aldatu