Los Fueros Boulevard
Los Fueros Boulevard Barakaldon 2006an zabaldutako merkataritza-gunea da. Izena, ondoko Foruen kaletik hartu zuen, eta Barakaldo erdigunean dago, Herriko Plazatik gertu. Merkataritza-gunearekin batera 120 etxebizitza eraiki ziren.
Hasierako egitasmoaren arabera, denda eta jatetxeez gain, zinema aretoak eraikitzekoak ziren, baina guneko sustatzaileek aldatu egin zuten. Zabaldu zenetik arrakasta txikia izan du eta oraindik ere lokalen erdiak hutsik jarraitzen dute.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Gunearen webgune ofiziala.