Kronokrimenak

Los Cronocrímenes» orritik birbideratua)

Kronokrimenak (gaztelaniaz: Los Cronocrímenes) 2007 urtean Nacho Vigalondok zuzendutako zientzia-fikziozko filma da.

Kronokrimenak
Jatorria
Argitaratze-data2007
IzenburuaLos cronocrímenes
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma
Iraupena88 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Nacho Vigalondo
Gidoigilea(k)Nacho Vigalondo
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaJorge Gómez (en) Itzuli
[[Kategoria:Jorge Gómez (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaJosé Luis Romeu (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaEugenio Mira (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaFlavio Martinez
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEspainia
Erabiltzen duDenbora begizta
Argumentu nagusiaDenbora begizta
Historia
Jasotako sariak

timecrimesmovie.com
IMDB: tt0480669 Filmaffinity: 927469 Allocine: 133384 Rottentomatoes: m/time_crimes Mojo: timecrimes Allmovie: v422981 TCM: 684711 Metacritic: movie/timecrimes TV.com: movies/timecrimes Netlix: 70084258Edit the value on Wikidata

Filmarekin lotua, Vigalondok bideo-jokoa ere egin du. United Artistek filmaren eskubideak erosi ditu Estatu Batuetan remake bat egiteko.

Fitxategi:Commons:Cronocrimenes.jpg

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hector (Karra Elejalde) iraganera itzuliko da istripuz denbora makina batean sartuta. Ordubeteko tartea baino ez da egingo atzera, baina arazo handiak izango ditu. Denbora-makinaren zientzialariak (Nacho Vigalondo) azaltzen dio denbora-bidaien printzipioa eta azpimarratzen du guztiz beharrezkoa dela Hectorrek berak lehen ikusi duena (Hector#1) berriro bizitzerakoan ere berdin-berdin ikusi beharko duela. Bestela denboran atzera egin duen Hectorren bizitza (Hector#2) arriskuan egongo dela, eta zientzialariaren karrera bukatuta.

Pelikulako hasieran Hector bere emaztearekin (Candela Fernández) etxean lasai dagoela binokularrekin basoan neska bat (Barbara Goenaga) biluzten ikusten du, zer gertatzen den ikustera doa eta buruan benda arrosa bat duen pertsonaia batek Hector erasotuko du, artaziekin zauri gogorra eragingo dio besoan. Etxera bidean ihesean doala babes hartzen du ikerketa-laborategi batean. Bertan aurkitzen duen zientzialariak denbora-makinan sartzeko aholkatzen dio. Hor hasten da "festa".

Pertsonaiak aldatu

Ezaugarri teknikoak aldatu

Zuzendaritza Nacho Vigalondo
Gidoia Nacho Vigalondo
Ekoizlea Eduardo Carneros eta Jorge Gomez
Musika Eugenio Mira
Argazkilariak Flavio Martinez Labiano
Edizioa Jose Luis Romeu
Efektu bereziak Kevin Carter eta José M. Meneses

Sariak aldatu

  • 2007an Ameriketako Estatu Batuetako Austin-go Fantastic Fest Zinemaldiaren film onenaren Saria.
  • Zinemaldi bereko Epaimahaiaren Urrezko Domina saria.
  • Zinemaldi bereko Ikuslegoaren Zilarrezko Domina saria

Kanpo estekak aldatu

Ikus hauek ere bai aldatu

  • Primer, 2004ko film honetan ere denbora-makina bat azaltzen da
  • Back to the Future Spielbergen filma (1985), denbora-makina bat azaltzen da, baina azken honetan denboraren haria aldatzea posible dela onartzen da.