Lorine Zineb Noka Talhaoui (Stockholm, 1983ko urriaren 16a), Loreen izen artistikoaz ezagunagoa, suediar pop abeslaria eta ekoizlea da, berbere jatorrikoa. 2004an Suediako Idol telebista saioaren lehen denboraldian parte hartu zuen, laugarren postuan sailkatuz. 2011an Melodifestivalen lehiaketan parte hartu zuen "My Heart Is Refusing Me" abestiarekin; abestia Suediako salmenta-zerrenda ofizialeko lehen hamar sailkatuen artean sartu zen. Hurrengo urtean, Melodifestivalen irabaztea lortu zuen "Euphoria" abestiarekin, eta ondorioz Suedia ordezkatu zuen 2012ko Eurovision Abesti Lehiaketan, hau ere irabazi zuelarik. Abestiak entzute handia lortu zuen Europako hainbat herrialdetan, salmenta-zerrenda ofizialetako lehen postuetan sartuz.

Loreen
Loreen 2017 (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Lorine Zineb Nora Talhaoui
Jaiotza Stockholm1983ko urriaren 16a (36 urte)
Herrialdea  Suedia
Hezkuntza
Hizkuntzak suediera
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, aktorea, musikagilea, telebista aurkezlea, disko-ekoizlea eta ahots-aktorea
Izengoitia(k) Loreen
Genero artistikoa popa
dance popa
Eurodance (en) Itzuli
Musika instrumentua giltzadia
ahotsa
Diskoetxea Warner Music Group
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama
IMDb nm3028729
loreen.se

DiskografiaAldatu

  • Heal (2012)
  • Nude (2017) (EP)
  • Ride (2017)


  Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.