Lore hostogabetuak

Ramon Casas i Carbóren margolana
Lore ostogabetuak» orritik birbideratua)

Lore hostogabetuak, (katalanez: 'Flors desfullades') Ramon Casas i Carbó margolari katalanaren lan ezaguna da. 1894an egina, bilduma partikular batean dago jasota.[1] Lan honek urte haietan zenbait sineskerietan oinarrituta nerabeen aurka egiten zen bortizkeriaren salaketa gogorra da. Casasek margolana Bartzelonako Arte Ederren Erakusketa Orokorrera aurkeztu zuen baina harrera ez zen ona izan, jende askorentzat irudi eskandalagarria zelako. Inork ez zuen lana erosi eta, azkenik, margolariak Isaac Albéniz algun musikariari oparitu zion. Beheko ezkerreko izkinan hau irakur daitekeː "al meu amic l'eminent compositor I. Albéniz" ("I. Albénizi, nire laguna den konpositore handiari "); azpian "R. Casas 94" sinadura dago.

Lore hostogabetuak
(
Flors desfullades)
Jatorria
Sortzailea(k)Ramon Casas
Sorrera-urtea1894
IzenburuaFlors desfullades
Mugimenduamodernismo katalana
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak80 (altuera) × 101 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Bildumaezezaguna
JabeaIsaac Albéniz
Argumentu nagusiaBortxaketa
Historia
ErakusketakNational Exhibition of Fine Arts (en) Itzuli

Deskribapena eta esanahia aldatu

Margolanean oso neska gazte bat biluzik eta lurrean botata ikusten da. Haren inguruan arrosa-petalo asko zabalduak ikusten dira. Neskak konorte galdua izango balu bezala dago. Bere ilea nahastuta dago eta hostoekin zikinduta. Bere gorputzaren tonalitateak lurraren gris gainean kontrastea eragiten du. Obra honekin garaian larria zen arazoa salatu nahi zuenː gaur egun Afrikan HIESekin gertatzen den moduan, XIX. mendean sifili gaitza erabat sendatzeko oso ona zela neska birjinekin harreman sexualak izatea. Sineskeria horretan oinarrituta bortxaketa kasuak neurri handian zabaldu ziren, horrela gaixotasuna zabalduz eta, aldi berean, batzuetan, neskak larriki zauritzen eta hiltzen.

Estiloa aldatu

Neskaren irudia ikuspuntu zenital batetik ikusita dago, hau da, goitik behera. Horren ondorioz, neskaren babesgabetasuna indartu egiten da. Halaber, aipatu dugun gorputzaren eta lurraren arteko kontrasteak hauskortasuna adierazten du. Petaloen gorri kolorea, bestetik, odolaren sinbolotzat har daiteke. Petalo horiek ere protagonistak sufritu duen erasoaren sinboloak dira.

Margolan honen estiloa artistaren beste biluzi artistikoekin lotuta dago, batzutan ere biolentziaren biktimak, esaterako 1894 urte bereko Biluzi margolana.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu