Lord of the Dance (euskaraz literalki Dantzaren Jauna) ingeles jatorriko kristau ereserki bat da. 1963an Sydney Carter ingeles musikariak idatzi zuen. Abestiaren gaia egun osoz jo ta ke eta etenik gabe dantzan dabilen pertsona baten esanak dira.

Lord of the Dance
The Dublinersen musika-lana
Egilea(k)The Dubliners
Argitaratze-data1963
Ezaugarriak
HitzakSydney Carter (en) Itzuli

Abestia Ingalaterra eta Estatu Batuetan ezaguna bilakatu zen. Honek musikari eta musika talde ugariren aldaerak izan ditu, nahiz eta hasiera batean nolabaiteko kristau abesti serio bat izan, bere aldaera umoretsuak ere izan ditu, esate batetarako The Dubliners irlandar taldeak burututakoa.

Dantza ikuskizuna aldatu

Gerora abesti herrikoi hau oinarritzat hartuz, irlandar jatorriko Michael Flatley estatubatuar dantzariak mundu mailan oso ospetsua bilakatu den Lord of the Dance irlandar dantzen ikuskizun erraldoia moldatu zuen.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu