Lorak eskeintzen

Gatiburen abestia

Lorak eskeintzen Gatibu taldearen abestia da. 2002an Ohiuka diskoetxearekin argitaratutako Zoramenak albumean plazaratu zuten, taldearen lehen diskoan. Hitzak ere taldearenak dira.[1] [2] Taldearen abesti ezagunenetariko bat da.[3][4]

Lorak eskeintzen
Gatiburen musika-lana
Egilea(k)Gatibu
Argitaratze-data2002
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara eta bizkaiera
DiskoetxeaOihuka
TonoaRe maior
Deskribapena
Honen parte daZoramena (albuma)
HitzakGatibu
Bestelako lanak
MusikagileaGatibu

Abestia Re maior tonalitatean dago.

Hitzak

aldatu

Gure txikitako lagun bat gazte hil da "infernu" batetik pasa ondoren, eta orain hemen gaude lagunari loreak eskaintzen. Lau galdera bururatzen zaizkigu "Zergatik erori zinen? Zergatik infernua ezagutu? Zergatik lagun guztiak ahaztu? Zeure buruari...zer egin diozu?"

Gatibu taldea, ezaguna da bere letra sakon eta hunkigarriengatik, baita gai pertsonal eta sozialen bidez publikoarekin konektatzeko duen erraztasunagatik ere. 'Lorak Eskeintzen' ez da salbuespena, metaforak eta hizkera poetikoa erabiltzen baititu galeraren mina eta tristura transmititzeko. Dagoeneko ez daudenak gogoratzearen eta ohoratzearen garrantzia ere azpimarratzen du abestiak, loreak eskaintzea bezalako keinu sinbolikoen bidez haien memoria bizirik mantentzeko edo. Dolua prozesatzeko modu bat da omenaldi ekitaldi hau, nahiz eta mina ez den inoiz erabat desagertuko.[5]

Hau da abestiaren zati ezagunena:[6]

Jatorrizko hitzak bizkaieraz Euskara idatzi batuaz edo

Lorak eskeintzen

[...]

baina egun baten,
inori ezer esan barik
infernue ezagutu zendun
bizixek ihes egin eutsun
urrundu egin zinen eta orain

...

zutunik nago
zuri lorak eskeintzen
amaitu jatzu bizixe
sentitzen nago
zuri lorak eskeintzen
amaitu jatzule bizixe.

[...]

Loreak eskaintzen

[...]

baina egun baten,
inori ezer esan barik
infernua ezagutu zenuen
bizitzak ihes egin zizun
urrundu egin zinen eta orain

...

zutik nago
zuri loreak eskaintzen
amaitu zaizu bizitza
sentitzen nago
zuri loreak eskaintzen
amaitu zaizula bizitza

[...]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Zoramena» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2025-02-06).
  2. Gatibu - Topic. (2014-12-25). Lorak eskeintzen. (Noiz kontsultatua: 2025-02-08).
  3. (Gaztelaniaz) Cabeza, Pablo. (2010-12-01). «Un DVD y un CD resumen la historia de los apreciados Gatibu - GARA» gara.naiz.eus.
  4. «Gatibuk musika utziko du, 25 urteko ibilbidearen ostean» EITB 2024-09-18 (Noiz kontsultatua: 2025-02-06).
  5. (Gaztelaniaz) «Significado de la canción LORAK ESKEINTZEN (Gatibu)» Letras.com (Noiz kontsultatua: 2025-02-08).
  6. «Lorak eskeintzen» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2025-02-08).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu