Ireki menu nagusia

Lleidako ituna 1157ko maiatzean Lleidan Alfonso VII.a Leongoak (Leongo eta Gaztelako erregea) eta Erramun Berenguer IV.ak sinatutako ituna izan zen, Antso VI.a Nafarroakoak gobernatutako Iruñeko Erresuma banatzeko helburua zuena. Erramun Berenguer IV.a kondeak Ramiro II.aren alaba zen Petronila ezkondu zuenez, Aragoiko Erresuma gobernatzen zuen de facto, eta, beraz, Aragoiko Erresumaren izenean negoziatu zuen.

Itun hau Iruñeko Erresuma banatzearren buruzagi biek sinatutako itun-saileko azkena izan zen. 1140ko Carriongo ituna berretsi ez ezik ezkontza bat adostu zuen elkartasuna sendotzeko: hain zuzen ere, Alfontso VII.aren alaba zen Antsaren eta Erramun Berenguer IV.aren lehensemea zen Alfontsoren artekoa.

BibliografiaAldatu

  • Luis Suárez eta besteak: Historia general de España y América, (1981)