Llangolleneko Andreak

Llangolleneko Andreak bi emakumezko anglo-irlandar izan ziren, zeinak elkarrekin bizitzea erabaki baitzuten, beren garaian interesa eta eskandalua sortuz. Erlazio lesbiko erdi-ageriko baten adibidea izan ziren 19. mendearen hasieran, eta ezagunak izan ziren bizilekua Llangollen herrian hartu zutelako, Galesen.

Llangolleneko Andreak

Eleanor Charlotte Butler (1739 – 1829) Kilkenny Gazteluan hazi zen, Irlandan.

Sarah Ponsonby (1755 – 1831) Woodstock herrian hazi zen, Kilkenny konderrian (Irlanda).

1768. urtean ezagutu zuten elkar, eta biek zutenez helburua familiak inposatutako ezkontzetatik libratzea, ihes egin zuten elkarrekin 1778. urtean, eta Iparraldeko Galesen aurkitu zuten etxe bat, Llangollen herrian, zeinari galesez Plas Newydd edo "jauregi berria" esaten zitzaion.

Beraien elkar-bizitzagatik zelebritate bihurtu ziren, eta ez andreek ez zioten uko egin ospe txiki horri. Izatez, beraien etxea bisita sozial askorentzako topaleku izan ziren, Dublin eta Londres artean bidaiatzen zuten pertsona askorentzat. Llangollenetik igaro zuiren, besteak beste, Anne Lister, Robert Southey, William Wordsworth, Percy Bysshe Shelley, Lord Byron, Sir Walter Scott, Wellingtongo 1. Dukea, Josiah Wedgwood eta beste.

Kanpo estekak aldatu