Livingston (Eskozia)
Livingston (Eskoziako gaeleraz: Baile Dhùn Lèibhe, eskozieraz: Leivinstoun), Eskozia erdialdeko udalerria da, Mendebaldeko Lothian eskualdean dagoena. 2011ko erroldaren arabera 56.269 biztanle ditu. Livingston Mendebaldeko Lothiango udaletatik handiena da eta Eskoziako zazpigarren herririk handiena da[1], 2011ko erroldaren arabera 56.269 biztanle baititu.
Livingston Baile Dhùn Lèibhe Leivinstoun | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Scottish council area | Mendebaldeko Lothian |
Posta kodea | EH53 eta EH54 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°53′00″N 3°30′57″W / 55.8834°N 3.5157°W55°53′00″N 3°30′57″W / 55.8834°N 3.5157°W |
![]() | |
Altuera | 131 m |
Mugakideak | Linlithgow |
Demografia | |
Biztanleria | 50.826 (2011) 57.030 (2016) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01506 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
westlothian.gov.uk… eta westlothian.gov.uk… |
- Artikulu hau Eskoziako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Livingston».
GeografiaAldatu
Edinburghetik 25 kilometrotara eta Glasgowtik 50era kokaturik dago, hiri handi bien tartean. Hiriaren erdigunea Almond haranaren hegoaldeko ertzean kokaturik dago.
HistoriaAldatu
XIX mendetik aurrera eskisto-petrolio eremu garrantzitsua izan zen eta mundu mailako garrantzia izan zuen. 1870an esate baterako hiru milioi eskisto tona atera ziren petrolio bila. XX mendearen hasieran munduko toki ugaritan petrolioa aurkitzerakoan gainbehera iritsi bazen ere 1962 arte jarraitu zuten jardunean.
1962an bertan Eskoziako gobernuak Bellsquarry eta Livingston Station herriak batu eta Livingston herri berria eratu zen. Horrela planifikaturiko laugarren herri eskoziarra izan zen. Inguruko Polbeth, West Calder, East Calder, Mid Calder, Uphall Station eta Pumpherston herriekin batera metropoli eremua osatzen du.
IruditegiaAldatu
Hiri senidetuakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ GROS Website Eskoziako Gobernuaren webgunea