Little Big Man
Little Big Man (euskaraz Gizon Txiki Handia) 1970eko Arthur Penn estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Thomas Berger idazlearen izenburu berdineko Little Big Man eleberrian oinarritua dago. Dustin Hoffman, Faye Dunaway, Chief Dan George, Martin Balsam, Richard Mulligan eta Cal Bellini aktoreek antzeztu zuten.
Chief Dan George aktoreak Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen. Bestalde bi BAFTA Sarien izendapenak ere jaso zituen: Musika onenarena (John Hammond) eta aktore onenarena (Dustin Hoffman).
Argumentua
aldatuEzohiko western filma da, istorioak flash-back bidez denboran atzerantz egin eta 121 urte dituen Jack Crabbe (Dustin Hoffman) agureak Mendebalde Urrunean gazta zeneko abenturak kontatzen baiditu, George Armstrong Custer jenerala ezagutu eta Little Big Horngo guduari biziraun zion gizon zuri bakarra izan zen.
Aktoreak
aldatu- Dustin Hoffman: Jack Crabb (Gizon Txiki Handia)
- Faye Dunaway: Louise Pendrake (Lulu Kane)
- Chief Dan George: Lodge Skins zaharra
- Martin Balsam: Allardyce T. Meriweather
- Richard Mulligan: George Armstrong Custer jenerala
- Jeff Corey: Wild Bill Hickok
- Aimée Eccles: Eguzki-izpi
- Kelly Jean Peters: Olga Crabb
- Carole Androsky: Caroline Crabb
- Robert Little Star: Zaldi Txiki
- Cal Bellini: Hartz Gazteena
- Thayer David: Silas Pendrake erreberendoa
- Ruben Moreno: Ixilpean Datorren Itzala
- Steve Shemayne: Eguzkipean Kiskaldu-Gorritua
- William Hickey: historialaria
- James Anderson: sarjentua
- Norman Nathan: Pawnee
- Ray Dimas: Jack (mutikoa)
- Alan Howard: Jack (nerabea)