Lisa Çalan
Lisa Çalan (Diyarbakir, Kurdistan) aktorea, gidoilaria, zinema-zuzendaria eta arte-zuzendaria da, Ekialde Hurbileko Zinema Akademiako kidea.
Lisa Çalan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Diyarbakır, |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, gidoilaria, film-zuzendaria eta zuzendari artistikoa |
Ibilbidea
aldatuBere ibilbidean film labur bat egin du eta hainbat film luze, dokumental eta telesailen proiektutan parte hartu du.[1] Artistak bi hankak galdu zituen Amed-en 2015eko atentatuan, non estatu islamiarrari lotutako pertsona batek bonba bat leherrarazi baitzuen ekainaren 5ean Amed hirian egindako Herriko Alderdi Demokratikoaren (HDP) ekitaldi politiko batean, eta 5 hildako eta 100 zauritu baino gehiago eragin zituen.[2] Hori dela eta, bi urtez bizi izan zen Ankaran, tratamendua jaso zuen Alemanian eta Australian .[1][3] [4] Amedeko Aram Tigran Zinema Akademian graduatu zen.[5][6] 2016. urtean Amedeko Udalarentzat lan egin zuen, udalerriko Kultura eta Gizarte Gaietako Sailarekin egindako kontratu baten ondorioz,[6]harik eta Udalak kontratua deuseztatu zion arte.[6] Amedeko Ekialde Ertaineko Zinema Akademian ere lan egin zuen, eta zenbait zinema-jaialditan parte hartu zuen gidoilari gisa. 2014. urtean Zimana Çîya filma (Mendien hizkuntza) zuzendu zuen, bertan hizkuntza kurduaren asimilazioa eta debekuak azpimarratzen ditu. Vesarti (Konfidentziala) filmaren aktore ere izan zen 2015. urtean, baita zuzendari artistikoa ere.
Agian, isilik geratuko banintz, errazago izango litzateke; baina ez da horrela izango.
Filmografia
aldatu- Zimana Çîya (Mendien hizkuntza), gidoilari eta zinema-zuzendari
- Veşarti (Konfidentziala), aktore eta zuzendari artistiko gisa
- Bermay’ (Gainerakoa), aktore eta zuzendari artistiko gisa
- Defet (Cuaderno), zuzendari artistiko gisa
- Nisêbîna Colorîn (El color de Nusaybin), zuzendaritzako laguntzaile gisa
- Dengê-Kolanan (Voz de la calle), edizio-zuzendaria
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Lisa film çekmeye devam edecek. .
- ↑ HDP saldırısında bacaklarını kaybeden Lisa: Direnen halkın çocuğuyum. .
- ↑ Choahan, Neelima. (18 desembre 2017). Islamic State bomb survivor hopes to walk again after surgery in Australia. .
- ↑ Boşluk ağrıyor. .
- ↑ Lisa’nın eli ayağı olmak. .
- ↑ a b c Kamer, Hatice. (8 gener 2020). Lisa Çalan: 2015'teki HDP mitingine bombalı saldırıda iki bacağını kaybeden Lisa Çalan'ın Diyarbakır Büyükşehir Belediyesi'ndeki işine son verildi. .
Kanpo estekak
aldatu- Elkarrizketa: Munduari gure borroka kontatzeko betebeharra sentizen dut Berria, 2021.10.26
- Lisa Calan Instagram