Lindisfarne Ingalaterrako ipar-ekialdeko kostaldean dagoen itsasgorako uhartea da. Holy Island izena ere badu eta Northumberlandeko civil parish edo parrokia-zibil bat osatzen du.

Lindisfarne

Lindisfarneko gaztelua
Bertako izenaHoly Island
Geografia
KokapenaIpar itsasoa
Azalera4,04 km2
Politika
Herrialdea Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
EskualdeaIpar-ekialdeko Ingalaterra
KonderriaNorthumberland
Gizartea
Biztanleria162 (2001)

Antzinako ingelesez, Lindisfarena[1] zuen izena, "Lindseytik datozen bidaiarien[uharte]a" esan nahi duena,[2].

Historia aldatu

San Aidan irlandar monjek, VII. mendearen hasieran, Oswaldo Northumbriakoa erregeak hala eskatuta, bertan monasterio ospetsu bat ezarri zuten, iparraldeko Ingalaterra ebanjelizatzeko asmotan. Denboraren poderioz kultura-gune nagusi bilakatu zen: Lindisfarneko Ebanjelioak bertan idatzi zituzten, X. mendean ingelesezko lehenengo glosak izan zirenak[3].

793ko ekainaren 8an bikingoek mendebaldeko Europan egindako lehenengo erasoa jasan zuen,[4][5], adituek Bikingoen Aroaren hasieratzat jotzen dutena.[erreferentzia behar]

875ean monjek uhartea utzi zuten bikingoen erasoak zirela eta. Normandiarren garaian, 1093an, itzuli eta 1536ra arte beneditar monasterioa izan zen.

Natura aldatu

Bere inguruko marearteko eremua erreserba natural izendatu zuten eta baita Ramsarko hitzarmenaz babestutako toki ere. Horri esker, XX. mendean turismo-gune bilakatu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Freeborn, Dennis. From Old English to Standard English: A Course Book in Language Variation across Time. (2. argitaraldia), 39 or..
  2. Mills, A. D.. (1997). Oxford Dictionary of English Place-Names. (2. argitaraldia) OUP, 221 or..
  3. Northumbrian Association. The Lindisfarne Gospels. .
  4. Graf, Eric. (1959). Los Vikingos. Stuttgart: W. Kohlhammer GmbH, 49 or. ISBN 84-217-4224-8..
  5. Graham-Campbell, James; Wilson, David M.. (2001). The Viking World. (3. argitaraldia) London: Frances Lincoln Ltd., 10-22 or. ISBN 0711218005, 9780711218000..

Kanpo estekak aldatu