Limasolgo gaztelua (grezieraz: Κάστρο Λεμεσού, Kastro Lemesos; turkieraz: Limasol Kalesi) Zipre hegoaldeko Limasol hirian dagoen gaztelua da. Hiriaren erdigunean kokaturik dago kai zaharraren alboan[1]. Gaur egun ikusten den eraikina 1590 inguruan berreraikitako egitura da.

Limasolgo gaztelua
Κάστρο Λεμεσού
Kokapena
Estatu burujabe Zipre
Zipreren banaketa administratiboaLimasolgo barrutia
Municipalities of Cyprus RepublicLimassol Municipality
Koordenatuak34°40′20″N 33°02′30″E / 34.67231°N 33.04163°E / 34.67231; 33.04163
Map
Altitudea4 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Fortifikazioaren suntsiketa 1426ko uztaila
Arkitektura
EstiloaOttoman architecture (en) Itzuli

Historia aldatu

Aurrekariak aldatu

Ikerketa arkeologikoek erakutsi dute gazteluaren aurretik beste eraikin batzuk izan zirela toki berean. IV-VII mendeen artean basilika kristau bat izan zen eta X-XI mendeen artean Bizantziar garaiko monumentu bat[2]. Eliza garrantzitsu baten aztarnak ere aurkitu dira, Limasolgo aurreneko katedrala izan zitezkeenarenak. Tradizioak dioenaren arabera bertan ezkondu ziren Rikardo I.a Ingalaterrakoa eta Berengela Nafarroakoa 1191 urtean[3].

Frankoen gaztelua aldatu

Etienne Lusignanek idatzitakoaren arabera hasierako gaztelua Zipreko lehen errege frankoa izan zen Guy de Lusignanek eraiki zuen 1193. urtean[1]. Gotorlekuaren inguruko aurreneko erreferentzia ofiziala ordea 1228koa da, Frederik II.a Germaniakoak Zipren izan zituen aferetan aipatzen da[4]. Altxatu zenetik XVI. mendera artean hainbat alditan izan zen kaltetua, Genovarren edo Mamelukoen erasoen erruz eta baita lurrikaren eraginez ere. Horregatik hainbat konponketa eta berreraikuntza izan zituen[1].

1489an Zipre Veneziako Errepublikaren parte bihurtu zen[5]. 1538an otomandarrek Limasol konkistatu zuten. Veneziarrek hiria berreskuratu zutenean Zipreko gobernadoreak gaztelua eraisteko agindua eman zuen otomandarrek berriz eskuratzea ekiditeko. 1567 eta 1568 artean bota zuten behera.

Otomandarren gaztelua aldatu

1576an Otomandarrek Zipre uharte osoa eskuratu zutenean gaztelu zaharraren hondarren gainean gotorleku berria eraiki zuten. Gaztelu zaharra baino txikiagoa zen arren babes egitura hobeak zituen. 1590 inguruan bukatu zen gaztelu berriaren eraikuntza[6].

Beheko solairuko eta lehenengo solairuko ganberak gartzela bihutu ziren eta horrela iraun zuen 1950 arte[2]. Britainiarren garaian polizia etxea ere izan zen[7].

Museoa aldatu

Zipreko Museoak Erdi Aroko bilduma bertara ekarri zuen 1987an. Erakusten diren objetuekin Zipreren garapen ekonomiko, sozial eta artistikoa ikus daiteke. III. eta XVIII. mendeen arteko zipretarren eguneroko bizitza nolakoa zen ere erakusten da[2].

Erdi Aroko keramika, hilarriak, Bizantziar aroko platerak, armak, gurutzeak eta txanponak daude ikusgai, besteak beste[7].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) «Limassol Castle» Cyprus Island 2017-03-15 (Noiz kontsultatua: 2020-09-23).
  2. a b c «Department of Antiquities - Museums» www.mcw.gov.cy (Noiz kontsultatua: 2020-09-23).
  3. «The Limassol Castle. Cyprus» www.cyprusexplorer.globalfolio.net (Noiz kontsultatua: 2020-09-23).
  4. «Limassol Castle | Cyprus For Travellers» cyprusfortravellers.net (Noiz kontsultatua: 2020-09-23).
  5. «Fortified Places > Fortresses > Nicosia» web.archive.org 2015-07-12 (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  6. «Lemesos (Limassol) Medieval Castle» www.visitcyprus.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-23).
  7. a b «Cyprus Medieval Museum [Limassol (Lemesos) Castle»] www.visitcyprus.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-23).

Kanpo estekak aldatu