Limasolgo aintzira gazia

Limasolgo aintzira gazia edo Akrotiriko aintzira gazia (grezieraz: Αλυκή Λεμεσού, Alyki Lemesos; turkieraz: Limasol Tuz Gölü), Zipre hegoaldeko Akrotiri hirian dagoen natur eremua da, herrialdeko aintzira handiena hain zuzen ere.

Limasolgo aintzira gazia
Motaaintzira, salt lake (en) Itzuli eta Ramsar gune
Geografia
Map
Koordenatuak34°37′N 32°58′E / 34.62°N 32.97°E / 34.62; 32.97
Leku geografikoaZipre

Mediterraneo itsasoaren ekialdean dagoen hezegune garrantzitsuenetakoa da ekologiari dagokionez eta horregatik 2003an Ramsar lekua izendatu zuten[1].

Geografia aldatu

 
Akrotiri penintsula Britainiarren base burujabeari dagokio eta eremuaren erdian kokatuta dago Limasolgo aintzira gazia.

Limasol da inguruko hiri handiena (bi kilometrotako distantziara dago) eta honek ematen dio izena. 10'65 kimoletro koadrotako azalera du eta oso osorik Akrotiri eta Dhekelia base burujabe britainiarraren lurretan kokaturik dago[2]. Sakonera oso txikia du, metro batekoa gehienez eta azalera guztiaren erdia 30 cm-ko sakoneran dago. Aintzira guztia itsasoaren mailaren azpitik dago, punturik sakonena 2'7 metrotara hain zuzen ere.

Neguan euri urak jasotzen baditu ere udan lehortzera iristen da, baina ez beti[3].

Fauna eta flora aldatu

Larnakako aintzira gaziak baino gazitasun maila txikiagoa du. Kate trofikoaren oinarrian Branchinella spinosa krustazeo txiki gorria da[4].

Aintzirak milaka hegazti migratzaile erakartzen ditu. BirdLife International erakundeak 2.000-20.000 flamenko (Phoenicopterus roseus) artean biltzen da negua pasatzeko. Migrazioetan Zipretik pasatzen diren hegaztien %70ak Limasolgo aintziran hartzen dute atseden[5]. Grus virgo kurriloa ere hegazti esanguratsua da, Afrikako populazio guztiaren erdia bertan izaten baita abuztuaren erdialdetik iraila hasierara arte[3]. Beste hegazti ohiko batzuk honako hauek dira: lertxuntxo txikia, beltzarana, pratinkola, murgilari arrea, hegabera ezproinduna, zankaluzea, frankolin beltza eta amiltxori txikia[6].

Dortoka berdea eta Egiazko kareta dordoka ere bizi dira bertan[5].

Geologia aldatu

Geologoen esanetan kostaldearen parean zegoen uharte bat kostaldearekin elkartu zen erdian aintzira bat eratuz[7].

Estatusa eta eztabaida aldatu

1878an britainiarrek Zipre okupatu zuten. 1960an Ziprek independentzia lortu zuenean Londresko eta Zuricheko akordioetan britainiarren bi eremu militar mantentzea adostu zen, bata Akrotirin (Limasoldik gertu) eta bestea Dhekelian (Larnakatik gertu)[8]. Akrotiriko eremuak bi base militar hartzen ditu, RAF Akrotiri eta RAF Episkopi, eta hamaika herri ere barnean hartzen ditu[2].

2003an Erresuma Batuko Defentsa ministroak bi antena erraldoiren eraikuntza iragarri zuen, Ekialde Ertaineko "irrati entzumen posta" sarearen barnean daudenak[9]. Bertako eta Europa osoko ingurumen aktibistek desadostasuna adierazi dute basabizitzan izango dituen ondorioengatik[10]. Ondoan dagoen aireportu militarrak ere kalteak eragiten duela adierazi dute[3].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Ramsar mission to Cyprus' Akrotiri salt lake | Ramsar» www.ramsar.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-27).
  2. a b «SBAA» www.sbaadministration.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-27).
  3. a b c Saltlake of Akrotiri Limassol - Enjoy the flamingos and hundreds of other bird species. www.cyprusalive.com.
  4. «Akrotiri Salt Lake» www.visitcyprus.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).
  5. a b (Ingelesez) «Limassol Salt Lake» Cyprus Island 2017-03-15 (Noiz kontsultatua: 2020-09-27).
  6. «Birds of Akrotiri Marsh - Akrotiri Marsh» www.akrotirimarsh.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-27).
  7. «Geology of the Wessex Coast, Southern England by Ian West - Index and Home Page» www.southampton.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2020-09-27).
  8. «Cyprus History: Zürich Agreement» www.cypnet.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-09-27).
  9. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-27).
  10. «Seminar on Cyprus' Akrotiri salt lake» web.archive.org 2006-09-27 (Noiz kontsultatua: 2020-09-27).

Kanpo estekak aldatu