Liliʻuokalani

Liliuokalani» orritik birbideratua)

Lili'uokalani (izen osoz Lydia Lili'u Loloku Walania Kamaka'eha; 1838-1917) Hawaiiko Erresuma independenteko azken estatuburua izan zen, eta bertako lehen erregina subiraua ere bai.

Liliʻuokalani
Liliuokalani in 1880, from- Hawaii album, p. 49, portrait of a woman (cropped).jpg
monarka

Bizitza
Izen osoaLydia Liliʻu Loloku Walania Kamakaʻeha
JaiotzaHonolulu1838ko irailaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoahawaiiar natiboa
HeriotzaHonolulu1917ko azaroaren 11 (79 urte)
Hobiratze lekuaRoyal Mausoleum of Hawaii (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
AitaKapaakea
AmaKeohokālole
Ezkontidea(k)John Owen Dominis (en) Itzuli  (1862ko irailaren 16a -  1891ko abuztuaren 27a)
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHouse of Kalākaua (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRoyal School (en) Itzuli
HizkuntzakHawaiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, musikagilea, monarka eta autobiografialaria
Lan nabarmenakHe Mele Lahui Hawaii (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaChurch of Hawaii (en) Itzuli

Musicbrainz: a8c2ed6a-cbcd-4435-bc17-b97234c74cad Discogs: 826309 IMSLP: Category:Liliuokalani Find a Grave: 10961 Edit the value on Wikidata
Liliuokalani's signature (Anti-Annexation Protest Documents, June 17, 1897, Washington D C).svg

Lili'uokalani tronura iritsi zen 1891ko urtarrilean, bere anaia Leleiohoku II.a hil eta bederatzi egunera. 1893an estatu kolpea jasan zuen: Hawaiiko elementu amerikar-europarren kolpea izan zen jatorrizko biztanleen aginte moduaren aurka, eta Ameriketako Estatu Batuen interbentzioa eragin zuten. AEBetako presidenteak ez omen zuen nahi hasieran Hawaiiren anexioa, baina bertako botere oligarkikoek etxeko atxiloaldi batera behartu zuten Lili'uokalani 1895an, eta abdikazioa sinatzera behartu zuten. Handik gutxira, AEBek anexionatu egin zuten Hawaii.

Musikagilea ere izan zen Lili'uokalani. Bere konposizioa da Aloha ʻOe kantua (Agur zeuri, euskaraz), Hawaiiko lehen mailako sinbolo kulturala.

Aloha Oe