Lian Monserrate

Muralista

Lian Monserrate (Estatu Batuak, 1981) kale-artista, muralista da.

Lian Monserrate

Bizitza
Jaiotza1981 (42/43 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
katalana
italiera
euskara
Jarduerak
Jarduerakkale-artista eta artista bisuala

Instagram: muraleslian Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lian Ameriketako Estatu Batuetan jaio bazen ere, Kataluniakoa sentitzen da, 16 urte zituenetik L'Hospitalet de Llobregaten bizi izan baitzen. 2016an ordea, Euskal Herrira etorri zen bizitzera, Atxondora. Euskaraz ikasten hasi zen, argi baitzuen bizi zen lekuko hizkuntzan komunikatu nahi zuela eta euskaraz komunikatzeko gai izatera heldu da.

2020an Ondarroako Arrantza Eskolan altuerako patroi izateko ikasketak burutu zituen, sareak egiten ere ikasiz. Lianen hitzetan:

Hantxe ezagutu nituen Ondarroako esentzia, bertako kultura eta saregileen egitekoa. Omenaldi bat egin nahi izan diot euskal kostaldeari hain lotuta dagoen ogibide bereziari”[1]

Lehen urratsak aldatu

Umea zela, hormak margotzen zituen bere etxean. Geroago, institutu garaian, irakasle batek xaxatu zuen, haren sorkuntzak ikusi zituenean, baina, etxean, diru eskasia zegoen, eta ez zuen aurrera egiterik izan.

Lehen murala zakarrontzitik ateratako bi kontratxapatutan egin zuen, Bostonen [AEB]. Kataluniara etorri ondoren, Bartzelonan ere ez zeukan materiala erosteko beste, baina hiriko hormak hantxe zeuden. Bartzelonak mihise zuri pila bat jarri zituen Lianen eskuen aurrean.[2]

Muralak eta grafitiak egiten ditu. Ofizio bihurtutako zaletasuna. 1996an egin zuen bere lehenengo murala eta, harrezkero, 700 inguru egin ditu Europan zehar; Italian, Grezian, Alemanian eta Ingalaterran ibilia da, muralak margotzen.[3]

 
Lian lanean
 
Ea (2022)

Hainbat horma irudi egin ostean, haietariko bat munduko ehun mural onenen artean sailketzera heldu zen. 2020an kaleko artean  espezializatua dagoen Streetart360 webguneak urtero osatzen duen munduko ehun mural ederrenen zerrendan. 46. postuan kokatu zuen Lianek Leitzako Atekabeltzen aurreko urteko ekainean egindakoa.[4][5][6]

2020an Busturialdeko Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen eskariz Lehengo beldurrak eta oraingoak berdinak dira horma irudia ere margotu zuen Gernikan.[7]

 
Saregileak. Ondarroa (2022)

2021ean Soraluzeko kiroldegiko horman emakumeei eskainitako murala margotu zuen, bertan, emakumeak labadero batean arropak garbitzen agertzen dira. Ekimenaren bultzatzailea Sororak talde feminista izan zen.[8]

2021an Galdakaon Ezberdinen arteko elkartasuna izeneko horma irudia margotu zuen.[9]

2022an egindako Munduko 100 lan onenen artean sartu zuen Street Art Cities atariak Lianek Ondarroan egindako Saregileak murula.[10]

Hainbat erreferentea ditu, andra muralisten artean Faith47 hegoafrikarra.[3]

Lianen aitortza:

Kalean margotzea adrenalina hutsa da, gainditu beharreko erronka. Erantzukizun handia da, baina, eta ez dakit zergatik, hori da munduan gehien gustatzen zaidana. Pertsona lotsatia naiz, kontraesanez betea, baina pareta aurrez aurkitzean pertsona seguru eta ahaldundua bihurtzen naiz.[11]

Identitatea eraikuntza sozial bat da. Emakumeentzat ohikoak ez diren espazioak sortu nahi ditut. Jendearekin beste elkarrizketa mota bat sortu nahi dut. Garrantzitsua iruditzen zait etorkinak, errefuxiatuak eta presoak ere hormetara eramatea. Gizartean egun dauden gaiak.

Sariak aldatu

  • 2023an Lianek egindako Ondarroako saregileen horma-irudia, munduko hirugarrena, kaleko horma-irudi edo mural handiez arduratzen dan Street Art Cities elkartea sailkapen sariketan. Saregileen omenezko obra da, herriko bizimoduan eta ekonomian funtsezkoa izan dan ofizio hori gogoratzeko eta autortza kalean dabitzan guztien bistan ipinteagaitik. Zuri-beltzezkoak dira irudiko elementuak, kolore biziko sareak izan ezik.[12]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Hormak ogibideen ispilu» Enpresa Bidea (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  2. Rodriguez, Naroa Torralba. ««Askotan, baimena eskatzea baino hobe da barkamena eskatzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  3. a b «"Isuna jartzen zizuten udalek hormak margotuta gura dituzte orain" - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  4. «Munduko ehun mural onenen zerrendan sartu dute Leitzako Atekabeltzekoa - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  5. Tubia, Iker. «Paretetatik munduari» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  6. «Udane Juaristiren lan bat, munduko ehun mural onenen zerrendan» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-01-08 (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  7. Telebista, Euskal Irrati. (2020-07-27). «Asier Arejita: “Lehengo beldurrak eta oraingoak berdinak dira”» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  8. «Emakumeei eskainitako murala, indartsu eta dotore - Soraluze» Plaentxia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  9. Deia. «La artista Lian pinta en un mural en Galdakao la unión entre diferentes» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-23).
  10. «Tudela, Ondarroa y Pasaia albergan, respectivamente, tres de los mejores murales del mundo» EITB 2023-01-13 (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  11. Paretek hitz egiten dutenean. Argia.
  12. «Ondarroako saregileen horma-irudia, munduko hirugarrena» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).

Kanpo estekak aldatu