Lezama-Legizamon jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria, Getxon
Lezama-Leguizamon jauregia» orritik birbideratua)

Lezama-Legizamon jauregia Getxoko Neguri auzoan dagoen jauregi bat da. José María Basterra arkitektoak diseinatu zuen, 1902. urtean, Lezama-Legizamon familiarentzat. 1919. urtean, Manuel María Smithek erreformatu zuen. Arkitekturari, ingurumenari, lekukotasunari eta eszenografiari dagokienez, interes handiko multzoa da; XX. mendeko lehen hereneko Bizkaiko jauregi burges ezagunena da, zalantzarik gabe. Luis Lezama-Legizamon Sagarminaga enpresaburu, politiko tradizionalista eta bibliofiloak eta haren emazte Felisa Zuazolak eskatuta eraiki zuten, 1903. urtean. Orduz geroztik bizilekutzat erabili da, eta familia berari lotuta egon da.

Lezama-Legizamon jauregia
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Lezama-Legizamon jauregia, 02.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Getxo
Koordenatuak 43° 20′ N, 3° 01′ W / 43.34°N,3.01°W / 43.34; -3.01Koordenatuak: 43° 20′ N, 3° 01′ W / 43.34°N,3.01°W / 43.34; -3.01
Historia eta erabilera
Irekiera1902
Arkitektura
Arkitektoa José María Basterra
Manuel María Smith
Ondarea
EJren ondarea 87

Lehen lanak bolumen trinkoak eta kutsu klasizista zituen; diseinua José María Basterrak egin zuen, eta Manuel María Smithek goitik behera aldatu zuen, batez ere 1919. urtean egindako berrikuntza handian. Horren ondorioz, Smithen lan ugarien artean, pertsonalena eta garrantzitsuena omen da.[1]

Liburutegia 1933. urtean galdu egin zen sute baten ondorioz. Orduko Espainiako liburutegi pribaturik onena omen zen.

EraikinaAldatu

Lau angeluko bolumen sendoak ditu, eta itxura klasizista. Hainbat gorputz elkarrekin lotuta dituen eraikuntza konplexu bat da: etxebizitza, dorrea, liburutegia, baina guztiek dute dorrea begi-bistan. Dorrea kutxu platereskoa duen bloke bat da. Oina "U" formakoa du, eta teilatu guztietan faldoien bidezko estalkia du, dorrean izan ezik; dorrea terraza modukoa da. Jauregia hareharrizko silerian dago landuta, eta aberastasun kontzeptual izugarria du. Fatxadarik garrantzitsuena itsasora orientatuta dago, eta dorrearen ziluetak menperatzen du. Fatxada horrek hiru gorputz ditu altuera eta dimentsio desberdinekin: dorre zentrala, puntu erdiko arkuen galeriaren gorputza, eta liburutegia. Dorrearen amaieran gailurreria bat dago, pinakuluz josita. Eskuineko angeluan armarri bat dago, gorputz altuan alfiz mailakatu bat, non puntu erdiko bao bikoiztu bat eta leiho etzanak dauden. Monterreyko Jauregikoan (Salamanka. XVI. mendea) inspiratuta dago, eta elementu apaingarri platereskoak ikus daitezke: armarria angeluan, makina bat bao desberdin, moldurak, eta pinakuluen eta gailurrerian amaiera dotorea. Dorrearen albo batera etxeko liburutegi zaharra dago; lau isurkiko teilatu bat du, eta ertzetan pinakuluak. Bi altuera ditu eta goialdean puntu erdiko zenbait leiho ditu.

Dorrearen beste aldean hirugarren gorputza dago; gorputz honen elementu nagusia beheko solairuko puntu erdiko zazpi arkuen galeria da. Goiko solairuan arku beheratu handi bat eta bigarren solairuko egutera bata bestearen gainean ikus daitezkke. Lorategi ikaragarri ederra du eta oso zaindua. Lursailaren itxidura ere azpimarragarria da, bai eta burdinsareko hesiak eta lorategirako sarrera, eta atezaintza. Eraikuntza osoa benetan da interesgarria arkitekturaren ikuspegitik, bai eta ikuspegi eszenografikotik ere.

Jauregiarekin alderdirik kulturena, historizistak indartu egiten dira eta herrikoiak mendiko estiloan erabiltzen dira; mendiko estilokoa dugu Eguzki-Alde. Bolumenak eta forma platereskoak direla eta bereizten da Kantabriako eraikin prototipoetatik, baina zenbait ñabardura behatuz gero, mendiko estiloarekin erlaziona daiteke: sileriazko estaldura, portale eskartzanoa, eguterak eta dorrea, leiho klasizista eta ertzean armarria. Edonola izanda ere, eraikinaren oinak eta barneko antolamenduak eredu burges estandarrari men egiten dio. Eraikinaren estiloa definitzeko kanpoko apaingarriak kontuan hartzen dira, eta eraikin honen apaingarrien arabera, forma historizisten barruan sailkatuta dago.[2]

GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu