Lovaina (hiria)
Lovaina edo Leuven[1] (nederlanderaz: Leuven; frantsesez: Louvain; alemanez: Löwen) Belgikako hiri unibertsitario bat da, Flandriako Brabanten kokatua. 90.706 biztanle ditu.
Lovaina Leuven | |||
---|---|---|---|
Belgian municipality with the title of city (en) ![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Belgikako eskualdea | ![]() | ||
Province of Belgium | ![]() | ||
Belgikako barrutia | Arrondissement of Leuven | ||
Alkatea | Mohamed Ridouani (en) ![]() | ||
Izen ofiziala | Leuven Louvain | ||
Jatorrizko izena | Leuven | ||
Posta kodea | 3000, 3001, 3010, 3012 eta 3018 | ||
Herriburua | Leuven (en) ![]() | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 50°52′39″N 4°42′16″E / 50.8775°N 4.704444°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 56.63 km² | ||
Altuera | 39 m | ||
Mugakideak | Rotselaar, Bierbeek eta Oud-Heverlee | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 101.032 (2021eko urtarrilaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 1.784,07 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 16 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Krakovia, Lüdenscheid, Rennes, Cristian (Sibiu), 's-Hertogenbosch, Tainan eta Louvain-la-Neuve (en) ![]() | ||
Hizkuntza ofiziala | nederlandera | ||
leuven.be |
Lovainako Unibertsitate Katolikoa hiriko ekonomiaren ardatz historiko eta nagusia izan zen. Belgikako unibertsitate zaharrena izan zen, 1425ean sortua. Flandriar eta valoniarren arteko tirabiren ondorioz, 1968an bitan zatitu zuten, eta frantses hiztunek hiri berri bat sortu zuten, Lovaina Berria (Louvain-la-Neuve). Lovaina Berrian ezarri zuten beraien unibertsitatea, Université catholique de Louvain delakoa. Antzinako unibertsitatea KU Leuven neerlandofona bilakatu zen.
Lovainaren beste bereizgarrietako bat da han sortutako Stella Artois garagardo marka famatua. 1366an hasi ziren hiri hartan garagardoa egiten.
Banaketa administratiboa Aldatu
Barrutiak Aldatu
Barrutia | Azalera (km²) |
Biztanleria (31/12/2007) |
Dentsitatea (bizt./km²) |
---|---|---|---|
Leuven | 5,52 | 30.283 | 5486 |
Heverlee | 21,60 | 21.721 | 1006 |
Kessel-Lo | 16,06 | 27.755 | 1728 |
Wijgmaal | 4,59 | 3.519 | 767 |
Wilsele | 8,86 | 9.454 | 1067 |
- Iturria: Leuvengo udala
Ondarea Aldatu
Kulturagune garrantzitsua da XIV. mendean sortu zen flandestar unibertsitateari esker eta ondo gorde ditu, bestalde, garai bateko monumentuak: XII. mendeko gaztelua, XV. mendeko udaletxe gotikoa, XV-XVI. mendeetako Saint-Pierre eliza gotikoa, Saint-Jacques eliza (XII-XVI. m.), Saint-Michel eliza barrokoa (XVII. m.), XII. mendeko abatetxea, XV-XVIII. mendeetako komentua eta XIV. mendeko unibertsitatea, 1425ean sortua eta Herbehereetako unibertsitate zaharrena dena.
Historia Aldatu
IX. mendean sortu zen Lovainako hiria, germaniar enperadore batek normandiarrei aurre egiteko eraiki zuen gazteluaren inguruan hain zuzen. XI. menderako hiri garrantzitsua zen, bertan bizi izan baitziren Lovainako kondeak lehendabizi eta Brabanteko dukeak, ondoren. XIV. mendean Europako hiri handienetakoa zen (ehungintzari esker nagusiki). Hiritarren eta nobleen arteko liskarrak zirela eta, Flandesera eta Ingalaterrara aldatu ziren ehungintzako lantegi nagusiak eta Brusela bihurtu zen Brabanteko hiriburu.
Flandriar eta valoniarren arteko tirabiren ondorioz, 1968an bitan zatitu zuten, eta frantses hiztunek hiri berri bat sortu zuten, Leuven Berria (Louvain-la-Neuve). Leuven Berrian ezarri zuten beren unibertsitatea, Lovainako Unibertsitate Katolikoa (frantsesez: Université Catholique de Louvain, nederlanderaz: Katholieke Universiteit Leuven).
Ekonomia Aldatu
Lovainako Unibertsitate Katolikoa (KU Leuven) hiriko ekonomiaren ardatz nagusia da.
Nekazaritzako eremu oparo baten erdian dago; industriagune garrantzitsua ere bada (destilategiak, garagardogintza, mekanika, automobilgintza, kimika, janari industria, larrugintza). Leuvenen beste bereizgarrietako bat da han sortutako Stella Artois garagardo marka famatua. 1366an hasi ziren hiri hartan garagardoa egiten.
Klima Aldatu
Datu klimatikoak (Leuven (1981–2010)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.9 | 6.8 | 10.6 | 14.4 | 18.5 | 21.1 | 23.5 | 23.2 | 19.5 | 15.1 | 9.8 | 6.3 | 14.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.2 | 3.5 | 6.6 | 9.5 | 13.5 | 16.2 | 18.4 | 18.0 | 14.9 | 11.1 | 6.8 | 3.8 | 10.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.5 | 0.4 | 2.7 | 4.4 | 8.4 | 11.3 | 13.4 | 12.8 | 10.2 | 7.3 | 3.9 | 1.4 | 6.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 70.5 | 59.5 | 65.4 | 50.0 | 63.6 | 70.4 | 72.7 | 71.3 | 64.8 | 71.9 | 70.6 | 76.1 | 806.8 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.6 | 10.9 | 12.9 | 9.9 | 11.3 | 10.7 | 10.4 | 10.2 | 10.6 | 11.1 | 11.9 | 12.7 | 135.2 |
Eguzki orduak | 56 | 74 | 119 | 170 | 202 | 197 | 210 | 200 | 143 | 118 | 63 | 46 | 1597 |
Iturria: KMI/IRM[2] |
Argazkiak Aldatu
-
Grote Markt.
-
Lovainako unibertsitatearen liburutegia gauez.
-
Lovainako kalea Sint-Geertrui elizatik gertu.
-
Sint Peter eliza.
-
Tren geltokia.
Demografia Aldatu

Hiri senidetuak Aldatu
Lovaina ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindiak biak onartu ditu, 167. arauan.
- ↑ KMI/IRM. Climate data Leuven. .
Kanpo estekak Aldatu
- Stad Leuven (hiriko web ofiziala) (Nederlanderaz) (Ingelesez) (Frantsesez) (Alemanez)
- Katholieke Universiteit Leuven (unibertsitateko web ofiziala) (Nederlanderaz) (Ingelesez) (Frantsesez) (Alemanez) (Gaztelaniaz) (Txineraz) (Japonieraz)